2026-03-19
HomeEkintza SozialaErrotiko aldaketak eskatu ditugu fiskalitatean, bizitza lehenesteko

Errotiko aldaketak eskatu ditugu fiskalitatean, bizitza lehenesteko

Gaur, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartako ordezkariok, tartean LABeko kide Edurne Larrañagak, 2020-2021erako aldarrikapen fiskalak jasotzen dituen dokumentua erregistratu dugu Hego Euskal Herriko foru instituzioetan. Hain zuzen ere, Gipuzkoako Foru Aldundian adierazpenak egin ditugu, Kartaren proposamenaren berri emateko.

Gaur egungo testuinguruan, zor publikoak gora egingo du. Ez hainbeste aurrekontu-hornidurak handitzen direlako, baizik eta diru-bilketaren beherakadagatik.

Zerga-sistemaren diru-bilketarako gaitasuna eta progresibitatea indartu behar dira, ez egoeraren arabera, baizik eta behin-betiko, diru-sarrera publikoen bolumena handitzeko, zerga-ekitatea eta zerga-progresibitatea handitzeko eta banaketa-gaitasuna hobetzeko.

Helburu horiekin, honako hauek proposatzen ditugu:

1. Aberastasunaren jabetza zergapetzea: Gaur egun, aberastasunaren gaineko fiskalitatea hutsala baino ez da, eta, beraz, premiazkoa da aberastasun metatuaren gaineko zerga eraginkorra izatea. Helburua: baliabide publikoak berreskuratzea, aberastasun handiei presioa eginez.

• Berehala, errekargu espezifiko bat ezartzea, progresiboa izango dena eta %1 eta %10 artekoa.

• Zerga aldatzea: ondarearen gaineko zergaren tarifa bikoiztea; hobariak kentzea eta salbuetsitako gutxienekoa 350.000 eurotan kokatzea. Zerga honen eta PFEZren zerga osoaren muga ezabatzea.

2. Sozietateen gaineko zerga: lortutako etekinen arabera ere ordaindu behar dute enpresek.

• Zergaren kenkari eta pizgarri fiskal guztiak ezabatzea.

• Zerga tasa %35era igotzea.

• Errekargu berezi bat ezartzea Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenean, 2019ko irabazien %20koa.

• Zerga erabiltzeari uztea lurraldeen arteko lehia fiskala elikatzeko, eta zerga-paradisuen eta etekinen desbideratzearen aurkako borroka gogortzea.

3. PFEZ progresiboagoa:
• Kapitalaren tarifa espezifikoa kentzea, errenta-iturri guztiek tratamendu bera jaso dezaten eta

karga progresiboko eskala berari lotuta egon daitezen.

• Zergaren progresibitatea handitzea, gehieneko tasa marjinala %60ra igoz eta tarifa-tarteen kopurua handituz.

4. Oinarrizko produktuei BEZa murriztea eta luxuzko produktuetan BEZa handitzea.

5. Zerga-arloan erabakitzeko eta ezartzeko gaitasun osoa aldarrikatzen dugu.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.