2026-11-16
HomeEkintza SindikalaErrekurtsoa kentzeko exijitzen diogu, berriro ere, Tubacex-i

Errekurtsoa kentzeko exijitzen diogu, berriro ere, Tubacex-i

Eusko Jaurlaritzako Industria Sailaren eta enpresa-batzordearen arteko gaurko bileraren eta kaleratutako pertsonak birkokatzeko Tubacex-ek egindako proposamenaren aurrean, LAB sindikatuak honako hau adierazi nahi du:

– Berriro lanean hastea, kaleratutako plantilla birkokatuz, borrokaren eta langile eta eskualde oso baten irmotasunaren emaitza da.

– Mobilizazioekin eta langileen greba mugagabearekin jarraitzeko apustu argiak ahalbidetu du garaipen hau, eta horrek erakutsi du borroka dela bide bakarra lanpostuak eta lan-baldintza duinak defendatzeko.

– Hala ere, ezin dugu ahaztu enpresak, gaur egun, errekurtsoarekin aurrera jarraitzeko asmoari eusten diola Espainiako Auzitegi Gorenean, eta, beraz, kaleratzeekin aurrera jarraitu nahi duela. Hori dela eta, LABetik Tubacexi errekurtsoa kentzeko eskatzen diogu, eta, era berean, Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu, gaur egin duen bezala, enpresarekin bitartekaritza egin dezala errekurtso hori behin betiko ken dadin.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Leioako Foru Egoitzako langileak grebara doaz lankide falta eta baldintzen okertzea salatzeko

Azaroaren 16an deitu dute greba; izan ere, zuzendaritzak planteatutako langile-kopurua ez da nahikoa, lan-baldintzak okertu egin dira eta zuzendaritzak ez du zentroaren benetako beharrei erantzungo dien lanpostu-zerrenda negoziatu nahi.

Mobilizazioaren indarrak mugitzera behartu du Osakidetza, baina proposamenak oraindik ez dira nahikoa

LAB, SATSE, ELA, CCOO eta UGT sindikatuok balioetsi dugu urriaren 30eko greban profesionalek emandako erantzun irmoak Mahai Sektorialean posizioak mugitzen hastera behartu duela Osakidetzako...

Nafarroako Industria Foru Lege berriak inbertitzaile pribatuak lehenesten dituela kritikatzen dugu, baina ontzat jotzen ditugu jabetza publikoa, deslokalizazioa eta lanaldiarekiko aurrerapenak

Parlamentuak atzo onartutako Industria Foru Lege berriak inbertsio pribatua erraztera bideratuta dago, pizgarri, sinplifikazio administratibo eta kanpoko inbertitzaileak erakartzera bideratutako bestelako neurrien bidez. Hala...