2026-02-02
HomeEkintza SindikalaEnpresa batzordeek LABek eta ELAk Confebasken aurka eginiko salaketa babestu dute

Enpresa batzordeek LABek eta ELAk Confebasken aurka eginiko salaketa babestu dute

Euskal Herriko lan munduaren hainbat enpresa eta sektoretako ordezkaritza organoetan jasotako atxikimenduek ( Enpresa Batzordeak, Pertsonalgo Batzordeak, delegatuak…) LABek eta ELAk Confebasken aurka eginiko salaketa babesten dute.

ELA-LAB-STEE-EILAS-ESK-EHNE-HIRU sindikatuon irakurketa
Azken urteetan, krisia aitzakia, Gobernu desberdinek harturiko erabaki politikoak elite ekonomikoaren mesedetan eta herritarren gehiengoaren kaltetan izan dira. Langileoi beste biderik ez dagoela sinestarazi nahi digute eta testuinguru honetan sindikatuoi aitortzen zaigun zeregin bakarra, botere ekonomikoaren mesedetan hartzen diren erabakiei babes soziala ematea da.

Euskal Herrian, langileon gehiengoak, sindikalgintzaren gehiengoak, errealitate hau ontzat ez ematea erabaki du, hainbat greba eta mobilizazio burutu ditugularik.

Langileon borrokarekin, sindikalgintza eredu honekin, oztopatzen , mugatzen eta baldintzatzen jakin izan dugu patronalaren estrategia. Hauek ordea, ez dute mugarik nahi lan harremanen desarauketaren bidean. Horretara dator, Madrilen tramitatzen ari den Errege Dekretu Proiektu batetaz baliatuz, CONFEBASKek ELA eta LAB ilegalizatzeko eginiko eskaera.

Ohar hau izenpetzen dugun sindikatuon iritziz, lan mundutik kanpo nahi gaituzte eta hau, askatasun sindikalaren kontrako eraso larria da. CONFEBASKek ukatu egin du horrelakorik eskatu duenik, ez du argitu ordea zeintzuk diren Madrilera aurkezturiko alegazioak. Horrela, kontua isilarazi nahi dute. Azalpen hauek ez dira nahikoak eta gaiaren larritasunak eskatzen du eragile desberdinek CONFEBASKen kontrako jarrera argia azaldu dezaten.

Euskal Herriko lan munduaren hainbat enpresa eta sektoretako ordezkaritza organoetan jasotako atxikimenduek ( Enpresa Batzordeak, Pertsonalgo Batzordeak, delegatuak…) jarrera hau salatzeko erabateko adostasuna berresten dute.

Horregatik proposatu dugu eztabaidarako mozioa Gasteizko Parlamentuan (Martxoaren 6an eztabaidatu eta bozkatuko dena) eta proposatuko dugu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Batzar Nagusietan ere. Zoritxarrez, dagoeneko ikusi dugu Gasteizko Gobernuaren jarrera zein den, CONFEBASKi berekiko duen erabateko menpekotasuna dela eta, eskaintzen dion babes politikoa onartezina da. Hori da elkarrizketa sozialeko mahaia martxan jarrita erakusten duena.

Guzti honengatik, behean sinatzen dugun sindikatuok, gure eskaera berresten dugu honakoa onartu dadin:

1. Legebiltzarrak bere konpromisoa adierazten du askatasun sindikaleko oinarrizko eskubidearekiko, hori jendarte demokratiko bat definitzen duten funtsezko osagai izanik; askatasun horren ikusmolde zabalaz ari gara, eta horren baitan sartzen da sindikatuei berez dagozkien interesak defenditzeko zein bitarteko erabiliko dituzten erabakitzeko zor zaien eskubidea.

2. Legebiltzarrak gaitzetsi egiten du Confebasken asmoa, hots, Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuen Gordailuari buruzko Errege Dekretuan sartzea sindikatuaren izaera kentzeko prozedura.

ELA-LAB-STEE-EILAS-ESK-EHNE-HIRU

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...