2026-08-22
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaEmakume ordezkoak: «GUFEk hondamendi pertsonal eta sozialera garamatza»

Emakume ordezkoak: «GUFEk hondamendi pertsonal eta sozialera garamatza»

Emakume Langileen Nazioarteko Egunaren bezperan eta %90 direlarik, GUFEko ordezkoak kontzentrazioa egin zuten jasatzen ari diren egoera salatzeko.

GUFE-ALDUNDIKO ordezkoen taldearen irakurketa

«Martxoaren 8 – Emakume Langileen Nazioarteko Egunaren bezperan, GUFEko ordezkoak kontzentrazio bat egingo dugu ordezkoen % 90 emakumeak direlako eta hau salatu nahi dugulako:

GUFEko ordezkoen laneko prekarietatea, galdu dituzten eskubideak eta bizi duten gizarte-drama ikusita, kaltetutako batzuk KOLEKTIBO bat eratzea erabaki dugu. Talde horretan lankide guztiek dute leku bat, sindikatuen siglak alde batera utzita, sindikatuak parte hartzera gonbidatzen baditugu ere. Gure taldearen helburu bakarra da gure egoera salatzea:

– Ez da ordezkapenik egiten = LANGABEZIA. Lehen oporraldietan eta zenbait hilabetetan lan egiteko aukera izaten genuen eta, hala, urtea pasatu ahal genuen; orain, aldiz, langabezia da gure etorkizuna.

– Orain, kontratuak ezegonkorragoak dira; lehen, langile bat aldi baterako ezintasun egoeran zegoenean, osorik ordezkatzen zen; orain, aldiz, kontratua egun solteetarako da, zentroak beharrizan handia izan arren.

– Administrazioak ere enplegua suntsitzen duela salatu nahi dugu. Aldi baterako enplegu jarraitua gure familien mantenu nagusia da.

– 2012. urtean zehar kobratu dugu, kitoetan kobratu dugun aparteko ordainsaria deskontatu digute, zatitzeko aukerarik gabe. Lanean egon diren pertsonen kasuan, abenduko nominan egin da deskontua (urtarrila amaieran kobratu dugu nomina hori), eta, abenduan kontraturik izan ez dutenen kasuan, diru erreklamatzeko gutunak bidali zaizkie, enbargatzeko mehatxua erantsita.

– Egoera honek eragina dauka erabiltzaileei ematen zaien zerbitzuan, langile gutxiago egonda zerbitzua txarragoa delako; ezin diegu behar duten denbora eskaini haien oinarrizko beharrizanak betetzeko.
Argi daukagu ezinbestekoa dela ordezkapenak egitea, langile finkoek lizentziak, oporrak, egun libreak, aldi baterako ezintasunak dituztelako, dagokien hitzarmenean hala jasota dagoelako. » 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Hirugarren greba zikloari ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde abuztuaren 28tik 30era

Abuztuaren 28ko 22:00etatik abuztuaren 30eko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k...

LABek eta ELAk adingabe batzuk balorazio psikosozialik egin gabe Bilbotik Gueñesera lekualdatu izana salatzen dugu

Sindikatuok kritikatzen dugu Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudes Fundazioak zentro-aldaketa hilabete eskaseko aurrerapenarekin aurkeztu dutela, haren eragina baloratu gabe eta adingabeekin egunero lan egiten...

Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jartzea salatu dute Euskotreneko langileek

Mobilizazioa egin dute Arriaga plazan. Euskotreneko enpresa batzordeak bere kezka eta erabateko gaitzespena adierazi nahi ditu, aurten ere Bilboko tranbiaren unitateetan zezenketekin lotutako ikuskizunen publizitatea...