2026-03-20
HomeEkintza SindikalaElkarretaratzea egin dugu Arrasateko Ausolanen egoitzan, prebentzio gehiago eta kontrol gutxiago eskatzeko

Elkarretaratzea egin dugu Arrasateko Ausolanen egoitzan, prebentzio gehiago eta kontrol gutxiago eskatzeko

Ausolanek baja medikoak kontrolatzeko enpresa bat kontratatzea erabaki du. Neurri hori enpresaren alde bakarreko erabakia izan da, ez partekatua, ez negoziatua, ezta antzekorik ere, eta posta elektronikoz jakinarazi die langileei. Hori salatzeko, elkarretaratzea egin dugu Ausolanen Arrasateko egoitza aurrean.

Bajak kontrolatzeko enpresa horiek ez dute inolako onurarik edo laguntzarik ematen, kontrolatzeko eta langileei beldurra eragiteko baino ez dira. Iruzurren susmagarritzat hartzen dituztelako.

Langileekiko susmoa sortzeaz gain, Osakidetzako medikuen aurka ere egiten dute, ez baitira haien profesionaltasunaz fidatzen.

Enpresak adierazten du langileen onerako eta hobetzeko dela errealitatea bestelakoa dela dakigunean. Langileen ongizatea eta osasuna hobetu behar baditugu, soldata-kontratuen baldintzak hobetu eta arriskuak prebenitu behar ditugu.

Antolatzeko eta desadostasuna adierazteko deia egiten dugu. Enpresek hobe lukete prebentzioan aritzea eta langileen lan-baldintzak hobetzea, enpresa horiek kontratatzeko dirua gastatzea baino. Izan ere, enpresa horiek aberastu egiten dira langileak lanera lehenbailehen bidalita, edozein modutan.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.