2026-03-02
HomeEkintza SindikalaELA, LAB, STEILAS, HIRU eta ETXALDE sindikatuek salatu dute Espainiako Gobernuak proposatutako...

ELA, LAB, STEILAS, HIRU eta ETXALDE sindikatuek salatu dute Espainiako Gobernuak proposatutako LGSk ez diela Hego Euskal Herriko langile klasearen beharrei erantzuten

Martxoaren 17rako grebara deitzen dute, eta gutxieneko soldata Gasteizko eta Iruñeko Gobernuen eskumenpean egotea eta 1.500 eurotan ezartzea exijitzen dute.

Espainiako Gobernuak 2026rako lanbide arteko gutxieneko soldataren % 3,1eko igoera proposatu du, hilean 1.221 euro. Zenbateko horrekin ezinezkoa da duintasunez bizitzea Hego Euskal Herrian, are gutxiago etxebizitzaren edo elikagaien prezioek azken urteetan izandako gorakada kontuan hartuta.

ELAk, LABek, STEILASek, HIRUk eta ETXALDEk, azken hilabeteetan, bi bide landu dituzte gutxieneko soldata Hego Euskal Herrian erabaki dadin: alde batetik, Herri Ekimen Legegile bat bi Parlamentuetan, eta bestetik, Lanbide arteko Akordio bat Confebaskekin EAEn eta CENekin Nafarroa Garaian. Herri Ekimen Legegilearen kasuan, ia 140.000 sinadura bildu ziren, baina Parlamentuek proposamena eztabaidatzeko aukera bera ere ukatu zuten. Patronalek, berriz, negoziatzeari uko egin diote.

Gutxieneko soldata funtsezko tresna da gizarte kohesiorako, eta lan baldintza prekarioak dituzten milaka langile pobreziatik ateratzeko balio dezake ere. Kalkulatzen da HEHn 300.000 pertsona baino gehiago daudela 1.500 eurotik behera kobratzen dutenak, horietatik erdia baino gehiago jardunaldi osoan eta zuzenean onuradunak izango liratekeenak. Gainera, LGSaren igoerak soldaten igoera orokorra ekarriko luke, eta horrek langile askoz gehiagori eragingo lieke.

Beste behin ere, gutxieneko soldata Madrildik ezarriko da, Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroa Garaiko Gobernuaren konplizitatearekin. Egoera honen aurrean, ELA, LAB, STEILAS, HIRU eta ETXALDE sindikatuek irmoki babesten dituzte martxoaren 17ko greba orokorraren aldarrikapenak, soldaten igoera orokorraren beharra defendatuz eta euskal alderdiei exijitzen diete lanean jar daitezela gutxieneko soldata propioa helburu. Ildo horretan, Espainiako Gobernuak proposatutako LGSaren nahikotasun ezaren aurrean, 2026rako 1.500 euroko LGS propioa funtsezko tresna da; horregatik, langile klase osoaren inplikazioa ezinbestekoa da.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estatuak martxoak 3ko sarraskiagatiko erantzukizunak har ditzan exijitzen dugu eta herritarrei dei egiten diegu oroitzapen ekitaldietan parte har dezaten

ELA, LAB, ESK eta STEILAS sindikatuentzat eta Martxoak 3 elkartearentzat 19676ko martxoaren 3an egindako sarraskia ez zen izan Polizia Armatuak asanblada batean eta haren...

[IRITZIA]: Martxoaren 17an, Greba Orokorra

Hemen duzue Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorraren iritzi-artikulua. LAB, ELA, STEILAS, HIRU eta ETXALDE sindikatuok Greba Orokorrera deitu dugu, 1.500 euroko gutxieneko soldata hemen erabaki nahi dugula...

Sindikatuak Rokopolisen mobilizatu dira istripu hilgarria salatzeko eta Chiviteri eskatzeko Lan Ikuskaritza Nafarroatik kudeatzea

LAB, ESK, STEILAS, EHNE-Etxalde, HIRU eta CGT-LKN sindikatuek elkarretaratzea egin dute gaur goizean, asteartean Berriobeitiko Rocópolis rokodromoan izandako lan istripuan hildako 51 urteko langilearen...