2026-02-01
HomeIpar Hegoa[Bir]pentsatzenEkarpen ugari eta eztabaida aberatsa “Eraldaketa prozesua eta aktibazio soziala Pentsatzen” jardunaldietan

Ekarpen ugari eta eztabaida aberatsa “Eraldaketa prozesua eta aktibazio soziala [Bir]Pentsatzen” jardunaldietan

Atzo eta gaur, sindikalgintza birpentsatzeko prozesuan pauso berri bat eman du LAB sindikatuak. Ipar Hegoa Fundazioaren eskutik, bi egunetako jardunaldiak burutu dira Berriozarko Musika Eskolan. Jardunaldi hauetan Prozesua eta aktibazio soziala aztertu dira. 200 lagun inguru elkartu dira egunetako bakoitzean. Atzo, subjektuaren berrosaketaz hausnartu zuten eta gaurkoan Desaktibazio/aktibazioaz aritu dira.

Ainhoa Etxaidek, LABeko idazkari nagusiak, zabaldu ditu jardunaldiak, “Eraldakea sozialerako sindikalgintza berria (Bir)pentsatzen” prozesuaren barruan, sindikalismoa berritzeko eta eraldaketa sozialerako tresna gisa eguneratzeko ariketan kokatu ditu. LABen barne eztabaida bat ez ezik, Euskal Herriak behar duen sindikalismoaren eztabaida sozial, ekonomiko eta politikoan ekarpena egin duen prozesua izan da. Oso emankortzat baloratu du dinamika. Prozesua partehartzailea izaten ari da. Mila lagunetik gora egon dira eskualde mailako eztabaidetan. Halaber, emakumeen partehartzeari garrantzi berezitua eman zaiola adierazi du. Eta, sektore eta eragile ezberdinekin egoteko eta harremanak zabaltzeko aukera izan da Etxaideren ustez. Prozesuari, duela urte bat eman zion hasiera LABek eta 2017ko udaberriko Biltzar Nagusiari ekarpena egitea du xede.

Subjektuaren (ber)osaketari izan da lehen eguneko ardatza. Lehen mahaian, “Prekarietatea eta langabeziaren kapitalismoari aurre egiteko sindikalismoa” izan dute hizpide, Malen Etxeko Silvia Carrizok (etxeko langileen egoera) eta LABeko Igor Arroyo (pratika sindikala berritzeko gako eta proposamenak) eta Izaskun Garcíak (sindikalismoaren definizio berrirako proposamenak.

Bigarren mahaiaren ardatza “Euskal Herrian prozesu eratzaile eta eraldatzailerako subjektuaren eraikuntzaz” izan da. Honetan, LABeko Bea Martxuetak Eskubide Sozialen Kartaren prozesua eta Alternatiben Herria izan ditu hizpide, Adolfo Araiz EH Bilduko parlamentariak Nafarroako aldaketaz hiz egin du eta Zesar Martinez Zumalabe Fundazioko kideak kontrapuntua emamn dio, herri-mugimenduaren ikuspegitik.

Gaur, bigarren egunean, aktibazioa eta desaktibazioaz aritu dira. Lehen mahaia izan da “krisiaren ondorioak subjektu aktiboa eratzeko”. Bertan, Eduardo Apodakak zapalkuntzaren dimentsio psikosozialak azaldu ditu eta Sandra Barrenetxeak, sistemak desaktibazio sozialerako dituen tresnak aurkeztu ditu.

Jazarpenaren eraginaz aritgu dira CUPeko Josep Manel Busqueta (pobrezia eta prekarietatearen biolentzia), Julen Arzuaga (errepresioa eta jazarpena Euskal Herrian) eta LABeko Garbiñe Aranburu (errepresioa lan munduan).

Azken atala izan da aktibaziorako estrategien ingurukoa. Ekai Txapartegik komunikazio estrategiak izan ditu hizpide, Nora Salbotxek ekarpena egin du hezkuntza mundutik eta LABeko Juantxo Goienena izan da azken hitzartzea, lantokietako aktibazioaren inguruan.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen “ezkutu soziala” bertan behera utzi dutela salatzeko 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...