2026-02-02
HomeEkintza SindikalaEAEko Hezkuntzako langileen %60k bat egin du sindikatuok deitutako grebarekin

EAEko Hezkuntzako langileen %60k bat egin du sindikatuok deitutako grebarekin

Haurreskoletan eta Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzan bereziki izan du eragina grebak. Manifestazioa egin dute gaur Gasteizen, eta mobilizazioak egingo dituzte arratsaldeko 18:00etan EAEko hiriburuetan.
ā€œPUBLIKOA, EUSKALDUNA eta PROPIOA helburuā€ lelopean LAB, STEILAS eta ELA sindikatuok hezkuntza legea langileekin eraikitzeko eskatuz deitu dugun bigarren greba eta mobilizazio egunean jarraipena oso zabala izan dela adierazten dugu. Gaur, azaroak 30eko greba egunean bezala, 30.000tik gora dira EAEko unibertsitatez kanpoko hezkuntza publikoan grebara deituriko langileak: irakasleak, Haurreskolak Partzuergoko hezitzaile eta kudeaketako langileak, eskoletako heziketa bereziko hezitzaileak eta hezkuntza saileko sukaldari eta garbitzaileak. Bataz beste langileen % 60ak bat egin du grebarekin eta azpimarratu nahi dugu Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan jarraipena nabarmen handiagoa izan dela. Bestetik, azaroak 30ean bezalaxe Gasteizen ere milaka izan dira deitu dugun manifestaziora gerturatu diren langileak. Arratsaldeko hiriburuetako mobilizazioetara ere, aurrekoan bezala horrelako erantzuna espero dugu.
Gaurkoan Legebiltzar aurretik pasa eta Jaurlaritzari ozen adierazi diogu:
• Plazaratu duten Hezkuntza Lege aurreproiektuari EZ esaten diogula.
• Hezkuntza Legean eta Hezkuntza sistemaren aldaketetan eragin nahi dugula.
• Balizko hezkuntza legerik izango bada langileokin eraikitakoa izango dela.
• Eta Publikoa, euskalduna eta propioa izango den hezkuntza sistema bat helburu izanik mobilizatzen jarraituko dugula gure Hezkuntza sistemak beharrezko dituen aldaketak bultzatzeko. Egungo sistema betikotzeko lege, dekretu edo aginduak ez ditugu behar, eredu duala gainditze bidean jarri behar da eta langileon lan baldintzak eta lanpostuak aintzat hartu.
Beste behin ere argi geratu da hezkuntza lege-aurreproiektuaren zirriborroak ez dituela langileak asetzen eta ez duela egungo hezkuntza-eredu duala gainditze bidean jartzen. Beraz, eskoletatik eta kaletik borrokatzen jarraituko dugu sare publiko bakar, euskaldun eta propiorako bidea egin beharko lukeen legea lortzeko. Horregatik, arratsaldeko 18:00etan ere Gasteiz, Donostia eta Bilbon deitu ditugu hezkuntza sistemako langile guztiak.
Hauek dira gure aldarrikapenak:

  1. Publikoa ardatz izango duen hezkuntza legea nahi dugu.
  2. Segregazioari aurre egin eta gizarte kohesioa bermatuko duen hezkuntza legea nahi dugu.
  3. Publifikazio-marko eta araudi orokor eta adostua ezartzea nahi dugu.
  4. Hezkuntza lege propioa nahi dugu.
  5. Inbertsio eta baliabide nahikoa izango dituen hezkuntza legea nahi dugu.
  6. Euskara erdigunean jarriko duen Hezkuntza legea nahi dugu.
  7. Betebehar eta kontrol mekanismo zehatzak dituen Hezkuntza legea nahi dugu.
  8. Hezkuntza sistema osatzen dugun langile guztion enplegua eta lan baldintza egokiak bermatuko dituen legea nahi dugu.
  9. Merkatuen interesen gidaritzatik eta enpresa pribatuen negozio esparrutik at egongo den hezkuntza legea nahi dugu.
  10. Hezkuntza lege parte-hartzailea nahi dugu, langileak aintzat hartuko dituena.
    Gauzak horrela, behin betiko aurreproiektuan sindikatuon aldarrikapenak jasoko ez balira, egin ditugun greba eta mobilizazioak baloratuko ditugu eta etorriko den Legebiltzarreko izapidetzan zehar, hurrengo mobilizazio dinamika definituko dugu.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. IruƱean...

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...