2026-03-07
HomeEkintza SindikalaDulantziko RTA (Revestimientos de tuberia y accesorios, S.L) enpresako langileek planto egin...

Dulantziko RTA (Revestimientos de tuberia y accesorios, S.L) enpresako langileek planto egin dute azken lan istripuaren aurrean eta segurtasun neurri errealak exijitu dituzte

RTA enpresako langileek gaur planto egin dute azken asteetan eman diren istripuen harira. 2026An iada 3 istripu eman dira. Datu horrek agerian uzten du ez gaudela gertakari isolatu baten aurrean, baizik eta prebentzio sistemaren hutsune larri eta egiturazko arazo baten aurrean.

Aspalditik salatzen ari gara bide desberdinetan enpresan ez direla Lan Arriskuen Prebentziorako Legeak ezartzen dituen gutxieneko neurriak betetzen. Segurtasun protokoloak ez dira behar bezala aplikatzen, baliabide material eta pertsonalak eskasak dira, eta prebentzioaren kultura bigarren mailan uzten da ekoizpen-helburuak lehenetsiz.

Horregatik, gaur kontzentrazioa egin dugu enpresaren ate aurrean, lan baldintza seguru eta duinak aldarrikatzeko. Argi eta garbi adierazi dugu: osasuna ez da negozio bat. Ekoizpena eta irabazi ekonomikoak ezin dira langileen segurtasunaren gainetik jarri.

RTA enpresako zuzendaritzari honako hau exijitzen diogu:

  • Lan arriskuen ebaluazio integrala eta eguneratua, langileen ordezkariekin adostua.
  • Segurtasun neurri eraginkorrak eta berehalakoak ezartzea, beharrezko inbertsio ekonomikoa eginez.
  • Prebentzio delegatuekin eta langileen ordezkariekin benetako negoziazioa irekitzea.
  • Istripuen inguruko gardentasuna eta informazio osoa bermatzea.

Benetako neurriak hartu ezean, langileek ez dute baztertzen mobilizazioak areagotzea, lanuzte partzialak edo osoak barne. Ez dugu onartuko gure eskubideak urratzea eta gure osasuna arriskuan jartzea.

Azkenik, elkartasuna eta babesa eskertu nahi diegu mobilizazioarekin bat egin duten guztiei. Borroka hau ez da soilik RTA enpresakoa; lan baldintza duin eta seguruak bermatzearen aldeko borroka kolektiboa da.

Lan baldintza seguruak orain!

Prekarietaterik eta arriskurik ez!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LAB sindikatuak enpresei soldata igoeren inguruan gezurretan aritzea leporatu die, eta martxoaren 10, 11 eta 12an jangelak hustera deitu du

LAB sindikatuak gezurtatu egin ditu enpresek jangeletako ustezko soldata igoeren inguruan zabaldutako azken informazioak. Igoera horiek ez dira egungo negoziazioaren parte, nahitaez bete beharreko soldata-igoerak...

LABek salatu du ez dagoela arrazoirik altzairutegia ixteko, ezta Tubos Reunidosen enplegu-erregulazioko espedientea aplikatzeko ere, eta ohartarazi du gatazkak kontsultalditik harago jarraituko duela

Tubos Reunidosek planteatutako EEEaren kontsultaldiaren azken bileratik egun gutxira, LABek argi eta garbi berresten du ez dagoela altzairutegia ixtea edo 301 lanpostu suntsitzea justifikatzen...

Herri eta auzoetako Greba Batzordeek deia egin dute herritarrek M17an parte hartzeko

Nafarroa osoan sortutako herri eta auzoetako 30 Greba Batzorde baino gehiagotako ordezkariak batuak eta elkarrekin azaldu dira martxoaren 17ko Greba Orokorra eta bere aldarrikapen...