2026-03-19
HomeEkintza SozialaPolitika sozialaDiru sarrerak Bermatzeko Errenta %1,5 igotzea guztiz urria da

Diru sarrerak Bermatzeko Errenta %1,5 igotzea guztiz urria da

LABek Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta %8 igotzea eskatzen du, Lanbidearteko Gutxieneko Soldata beste.

Abenduaren 30ean, Ministro Kontseiluak Lanbidearteko Gutxieneko Soldataren (LGS) %8ko igoera onartu zuen errege dekretu bidez, 2017rako 707,60 eurotan utziz. Era berean, Eusko Jaurlaritzako DBE %1,5 igotzeko asmoa erakutsi du.

Dirusarrerak Bermatzeko Legeak zuzenean lotzen ditu Dirusarrerak Bermatzeko Errenta (DBE) eta Lanbidearteko Gutxieneko Soldata (LGS) eta Eusko Jaularitzak DBE %8an igo beharko luke. Baina errege dekretuak zirrikitu legal bat uzten du irekita igoera ez aplikatzeko.

LABen ustez, ezinbestekoa da igoera berehala aplikatzea, euskal jendartean enplegudun, langabe eta pentsionisten artean zabaltzen ari den pobrezia eta prekarietateari aurre egin ahal izateko.

Baina, gainera, bere garaian mobilizazio sozial desberdinetan salatu genuen moduan, kontuan hartu behar da Patxi Lopezen Gobernuak 2012 urtean DBEri egin zion %7ko murrizketa, ondorengo urte hauetan guztietan Iñigo Urkulluren gabineteak mantendu duena.

Horregatik guztiagatik DBEri lehendabizi %7ko murrizketa ezabatzeko eta ondoren LGSren %8ko igoera aplikatzeko exigitzen dugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.