2025-11-12
HomeIdazkaritzakCSS Confederazione Intersindicale Sardaren 40. urteurreneko ekitaldietan izan gara, sindikalismo soberanista indartzeko...

CSS Confederazione Intersindicale Sardaren 40. urteurreneko ekitaldietan izan gara, sindikalismo soberanista indartzeko helburuarekin

Garbiñe Aranburu koordinatzaile orokorra eta Koldo Saenz Nazioarteko Harremanen Cagliarin (Sardinia) izan dira asteburuan, Confederaziono Intersindicale Sarda (CSS) bertako sindikatuaren 40. urteurreneko ekitaldietan.

Atzo egindako hitzartzean, klase sindikatu soberanisten artean aliantzak indartzearen garrantzia nabarmendu zuen Aranburuk, LAB zein CSS kide moduan dituen Estaturik gabeko Nazioen Sindikatuen Plataforman lan eginez. Balioa eman zien LAB eta CSSren arteko urte luzetako harremanei: “bi klase-sindikatu gara, estaturik gabeko nazioetako bi sindikatu”.

LABek ospatu berri duen 50. urteurrenaren harira, sindikatuak bere sorreratik izan duen kontrabotere izaera azpimarratu zuen Aranburuk, sindikalismo feminista, antirrazista eta ekosozialaren alde eginez.

Trump, Milei, Le Pen, Meloni eta Abascal bezalakoek gorpuzten duten ultraeskuinaren gorakadaren aurrean aurrean, nabarmendu zuen kapitalismoaren aurreko alternatibak sortzea tokiko eremutik indartu behar den kontu globala dela. “Ezkerra eta sindikatu soberanistak gara herri-sektoreei alternatiba bat eman behar diegunak”, gaineratu zuen, “kontrabotere sindikalismoa praktikan jarriz, lan zentroetan zein kaleetan borrokak aktibatuz”.

Beste alde batetik, larunbatean konferentzia bat egin zen “Gerra eta bakea, sindikatuon egitekoa eta nazioarteko koordinazioa” izenburupean. Jasangarria izango den ekoizpen eredua defendatu zen bertan, giza eskubideen urraketen konplize izango ez dena eta lan baldintza onak dituen eredu bat aldarrikatuz. Sardiniako langileek ez dute genozidioak egiteko erabiliko diren armarik esportatu nahi eta bertako enpresek bizitza eta lurraldea defendatzea nahi dute.

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Igor Arroyoren mezua EAJri eta PSEri: “Euskal langileei bizkarra ematen badiezue, aro politiko baten amaiera azkartuko duzue”

Milaka langile mobilizatu dira Bilbon gutxieneko soldata propioaren alde. EAJri eta PSEri euren jarrera antidemokratikoan atzera egiteko eta herri ekimen legegilearen alde egiteko eskatu diete.

LABek salatu du EAJk eta PSEk elikatzen dituztela Mutualitateek dibertsitate funtzionala duten langileekin dituzten praxi txarrak

Atzo LAB sindikatutik bultzatutako, baina, enplegu zentro berezietako langileei oro har eragiten dien gai baten inguruko ebazpenaren betetze mailaren inguruan aritu ziren Gipuzkoako Foru...

Sidenorri zuriketa gehiagorik ez

Bada garaia instituzioek eta komunikabideek behingoz onartu dezaten Sidenorren agintzen dutenen errealitatea. Aste honetan, Sidenorreko hiru buruzagi, tartean Jose Antonio Jainaga, Entzutegi Nazionalean deklaratzera joan...