2026-03-19
HomeIndustriaMetalgintzaCorrugados enpresako langileek ANren sententzia errekurriko dute

Corrugados enpresako langileek ANren sententzia errekurriko dute

Corrugados Azpeitia eta Corrugados Lasao lantegietako enpresa batzorde eta langileek agerraldia eskaini dute Azpeitian Auzitegi Nazionalak eman duen sententzia baloratzeko. Sententzia kontrakoa izan arren borroka ez dela amaitu esan dute eta hurrengo egunetan errekurtso bat aurkeztuko dutela iragarri dute.

Corrugados Azpeitia eta Lasaoko Enpresa Batzordeen balorazioa
Bere momentuan salatu genuen bezala, Expedientearen helburu nagusia erabakigunea Euskal Herritik kanpo bideratzea zen eta horretan berresten gara orain ere. Euskal Herrian burututako epaiketa guztietan, behin eta berriro Enpresak negoziatzeko izan duen borondaterik eza agerikoa izan da eta hori gainditzeko eraman gaituzte Madrilera eta Euskal Herrian sortutako presio sozialarengandik ihesi.

Expedientearen kausak artifizialak direla esaten genuen, egoera eta arazo ezberdinak barnebiltzen dituzten Enpresez osatzen baita expediente hau, eta ez zaio eman inongo momentutan kaleratzeak ez ziren beste alternatibarik.

Sententzia gure kontrakoa izan den arren, ez ditu ate guztiak ixten, Argi eduki hurrengo egunetan errekurtso hori aurkeztuko dugula.

Espainiako Audientzia Nazionala eta Sententzia hau, Erreformaz baliantzen dira; hau da, Erreformak Enpresariei nahi duten guztia egiteko ematen dizkien tresna guztiak erabili dira, gure lanpostuen kaltetan. Audientzia Nazionalak, Espainiar estatuko tresna homogenizatzaile bezala funtzionatzen du eta honbestez, erreformaren aplikazioa eta ondorioz, enpresarien erabakiak hartzeko unilateralatasuna bermatu ditu.

Gure eskubide sozial eta laboralen galeraren inboluzio prozesu honetan, ez dago gure herrian, egoera honi herri bezala instituzionalki aurre egingo dion inongo estrategiarik.

Gallardo Taldea gure lantegiekin ESPEKULATZEN ari da, langileak kalera botaz, Lan zentruak irekita mantenduz, baina deskapitalizatuta. Kontutan hartu behar dugu, Enpresak direla gure patrimonio sozial nagusiena. Hau onartezina da. Eta are eta gutxiago, Euskal Herria eta Urola-Kosta bizitzen ari den DESINDUSTRIALIZAZIO prozesuaren aurrean.

Hau guztia tarteko, bada ARDURAK hartu behar dituenik:

Gauzak honela, Administrazioek badute zer esana. Gallardori Espekulatzen jarraitzea onartuko al diote? Gure bizitza eta etorkizunarekin jolastea onartuko al diote?

Hurrengo egunetan, Sententzia baloratzeko ronda bat zabaltzeko asmoa dugu Administrazioekin, beraien inplikazioa eta erabakiak hartzea exijituko diegularik.

Hasiera emateko, Eusko Jaurlaritzari de egin nahi diogu, premiazko bilera bat burutu dezagun eta argitu diezagun egoera guzti honen aurrean, zer eskeintza edo alternatiba daukan Azpeitia eta Urola-Kostako langileentzako.

Hemen ez da gure borroka amaitzen!

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.