2026-02-01
HomeEkintza SindikalaCGTk askatasun sindikala erasotu du

CGTk askatasun sindikala erasotu du

CGTk LABen aurka martxan jarritako prozeduraren harira sindikatu horren Pariseko kideen bisita izan dugu gaur Baionan. LABek ere hitzordu horretan present egon nahi izan du gure kexa azaldu eta CGTren jarrera askatasun sindikalaren aurkakoa dela salatzeko.

CGT sindikatuak epaitegiko bidera eraman gaitu TPE hauteskundeetan —2016ko Azaroaren 28tik Abenduak 12 arte dira— gure kandidadura ezeztatu eta anulatua izan dadin. Prozedura hau zabaldu ostean, Bordaleko Instanzia tribunalak, abuztuaren 4ean eman zuen bere erabakiaren berri. Hau da, epaileak, gure sindikatua “erregionalista” zela iritzita Akitania Berri euskalde mailan gure burua ezin dugula aurkeztu deliberatu zuen. Ez gatoz bat epailearen irakurketarekin beraz afera kasaziora eramatea erabaki dugu.

Gure iritziz, CGTren jarrera askatasun sindikalaren aurkakoa izateaz gain sindikatuen arteko oinarrizko errespetuari muzin egiten diola deritzogu. Epaileak CGTren argudioak kontutan hartu ez baditu ere, hauek jarrera diskriminatoria dugula leporatzen digute euskarari leku nagusia ematen diogulako eta elebitasuna erabiltzen dugulako. Bestalde gure sindikatuak balore errepublikarrak errespetatzen ez dituela eta izaera independentistari lehentasuna ematen diola argudiatu dute. CGTren aburuz, sindikatu baten proiektu politiko bat defendatu ordez langileen eskubideak defendatu beharko lituzke.

Epaile zein CGTren argudioak errefusatzen ditugu eta horregatik eskura ditugun bide guztiak erabiliko ditugu. Bide judizialaz gain, eraso larri honen aurrean eragile eta sindikatuen aldetik jasotako babesak askatasun sindikalaren aldeko dinamika martxan jartzeko aukerak zabal ditzake. Gure helburua argia da, LABen rola langileen alboan egotea deritzogu, langileen defentsan segitzeko eskubideari irmo eutsiko diogu.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...