2026-01-28
HomeEkintza SindikalaCCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuek Lasarteko Correosen bulego eta banaketasailean dagoen...

CCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuek Lasarteko Correosen bulego eta banaketasailean dagoen osasun-egoera larria salatu dute

CCOO, LAB, ESK eta UGT sindikatuek publikoki salatzen dute Lasarteko Correosen bulego eta banaketa-saileko langileek jasaten duten egoera jasanezina. Izan ere, bi hilabete baino gehiago daramatzate instalazioetan arratoi hilak eta usain txar oso gogorrak dituen arazo larri batekin bizitzen.

Enpresak hasieratik egoera honen berri osoa izan arren, emandako erantzun bakarra sailen arteko erantzukizun-trukea izan da. Correosek arazoa garbiketa-enpresa azpikontratatuari helarazi dio, eta honek, berriz, Correosen mantentze-zerbitzura bideratu du jarduketa, baina inork ez du konponbide eraginkorrik eman. Bien bitartean, egoerak bere horretan jarraitzen du.

Utzikeria horren ondorio zuzen gisa, komunetako bat erabiltezina dago barruan dagoen usain bizi eta jasanezina dela eta. Horrek arrisku agerikoa dakar langileen osasunerako eta duintasun-rako, eta, gainera, lan-arriskuen prebentzioari buruzko araudia argi eta garbi urratzen du.

Sinatzaile diren sindikatuek Correosi berehalako jarduketa eskatzen diote, egoera onartezin honi amaiera emateko eta plantilla osoarentzat lan-baldintza seguruak, higienikoak eta duinak bermatzeko. Era berean, ohartarazten dute premiazko neurriak hartzen ez badira, ez dutela baztertzen bestelako ekintza sindikal eta legalak abiatzea.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Patronalak, arduragabekeriaz, Gipuzkoako helduen egoitzetako hitzarmaneran negoziazio mahaia bertan behera utzi du

Gipuzkoako Foru Aldundiari eta patronalari euren ardura hartzeko eskatu die LABek, eta, behingoz, hitzarmenaren negoziazioari ekin, ratioak aldatu eta helduen egoitzen publifikazio prozesuari ekiteko. Gaurko...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatzera deitu du LABek, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen “ezkutu soziala” bertan behera utzi dutela salatzeko 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatuko du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

Pertsona migratuen erregularizazio masiboa: eskubideak gauzatzeko eta beste askotan aurrera egiteko abiapuntua

Gaur, urtarrilaren 27an, asteartea, Ministroen Kontseiluak Espainiako Estatuan bizi diren pertsona migratuen aparteko erregularizaziorako Errege Dekretua tramitatu du. Baldintza gisa, pertsona migratuek frogatu beharko dute...