Ocalanen eta gainerako preso politiko kurduen askatasuna eskatzen dugu

Bihar, otsailaren 15ean, betetzen dira 24 urte Abdullah Ocalan, Kurdistango Langileen Alderdiko (PKK) liderra atxilotu zutenetik. Ordutik kartzelan dago eta LAB, CCOO, ELA, ESK, STEILAS eta UGT sindikatuok manifestua plazaratu dugu bere eta gainerako preso politiko kurduen askatasuna eta, besteak beste, gatazkari irtenbide demokratiko bat bermatuko dion bake prozesu bat eskatzeko.

Kurdistanekiko Elkartasun Komiteak manifestaziora deitu du iganderako, Bilbon

Euskal Herriko Kurdistanekiko Elkartasun Komiteak, beste hainbat eragile politiko, sindikal eta sozialekin batera, LAB barne, igandean, 13:00etan, Bilboko udaletxetik abiatuko...
Emakume bat erahildako hiru emakumeen argazkiak erakusten.

LABek hiru militante kurduen erahilketa salatzen du

Sakine Cansiz, PKK Kurdistango Langileen Alderdiaren sortzaileetako bat; Fidan Dogan, KNK Bruselan egoitza duen Kurdistango Kongresu Nazionalaren Frantziako ordezkaria; eta Leyla Soylemez...