Arcelor Mittalen kontrako zigorra berretsi dute; amiantoaren biktima den langile baten...
Sindikatuak eta ZUZENKI bulegoak urteak daramatzagu kasu honetako erantzukizunak aitortzeko. Teo Vila irundarra Lesakako Laminaciones ohiko langilea izan zen 30 urte baino gehiagoz, eta 2016an hil zen lanean izandako esposizioak eragindako mesoteliomaren ondorioz.
AMIANTO ARRISKUA DUTEN ENPRESEN ERREGISTRO SINDIKALA
Jarraian argitaratzen dugun zerrendako enpresek amiantoarekin lan egin dutela edo enpresa horietan amiantoa dagoela susmatzen dugu. Hauetako batzuk RERA erregistroan agertzen dira, beste batzuk...
Amiantoaren biktimentzako konpentsazio-funts bat sortzea eskatzen dugu Hego Euskal Herrian
LABek babesa eta atxikimendua adierazi die ADAVANek eta ASVIAMIEk amiantoaren biktimak konpentsatzeko funts bat sortzea eskatzeko azaroaren 4an Iruñean, Donostian, Laudion eta Bilbon deitutako mobilizazioei.
Argazkiak
{flickr-album}Type=Photoset, User=82813482@N05, Photoset=72157629127698565, Cols=6{/flickr-album}
Lan istripuen eta lan gaixotasunen odolusteak ez duela etenik salatu dugu...
Urtetik urtera, lan istripu eta gaixotasunen kopuruak, hobera egin beharrean, okerrera egiten du. 2020. urtea ez da salbuespena izan. Hala, lan-istripuak nabarmen ugaritu direla salatu dugu Bilbo eta Iruñeko kaleetan, euskal gehiengo sindikalak deituta. Jarduera ekonomikoak koronabirusaren testuinguruan izan duen geldialdiak eta horren ondoriozko krisi ekonomikoak ez dute geldiarazi lan istripuen odolustea; izan ere, aurten Hego Euskal Herrian, LAB sindikatuaren datuen arabera, gutxienez 71 pertsona hil dira lan-istripuz, eta Joaquin Beltranek desagertuta jarraitzen du Zaldibarko zabortegian. Hau guztia gutxi balitz, ez dugu ezagutzen zenbat langile zendu diren lan gaixotasun batengatik, datu ofizialik ez baitira existitzen, baina, ikerketa guztien arabera, lan istripuz hildakoak baino ehuneko altuagoa da. Amiantoarekin erlazionatuta gutxienez 28 pertsona hil ziren iaz, eta koronabirusaren ondorioz zenbat langile hil diren ere ez dakigu.