Martxoaren 8an, sektore feminizatuen duintasuna eta aitortza aldarrikatuko ditugu #FuntsezkoakBeti

Zaintzen berrantolaketa sozialaren eta demokratizazioaren aldeko urratsak egin behar ditugu, urgentziazkoa da. Bidezkoa den banaketa egin behar dugu. Negozioa egiteari utz diezaiotela. Sistema publiko komunitario baterako oinarriak jarri behar dira, pertsona guztiak behar dugun momentuan zainduak izango garela ziurtatuko duena. Zaintzaileetzat zein zainduentzat duinak diren baldintzetan egingo direla bermatuko duena. Horrela egiten badugu, ez da inor zapaldu beharko norbaitek zaintzak behar dituelako.

Berdintasunaren bidean: 35 ordu eta 1.200 euro

 Izaskun Garcia Bordagarai - LAB sindikatuko, zeharlerroko idazkaria Aurrekoan, egunkari bateko artikulu batek arreta eman zidan. Izan ere, titularrak, letra...

Emakumeok iraultzarako prest gaude

Euskal Herriko Koordinadora Feministak agerraldia eman du gaur Bilbon. Bertan salatu du urteak daramatzagula krisian, eta eskubideen galera eta ezberdintasunen...

Garbiñe Aranburu: “Tubacex-ek momentua baliatu nahi du enplegua suntsitzeko, eta horretan...

LABeko idazkari nagusi Garbiñe Aranburuk Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan elkarrizketatu dute, gaurkotasun gaiak hizpide. Tubacex-eko gatazkari buruz aritu da, eta enpresak enplegua suntsitzeko estrategian Eusko Jaurlaritzaren babes osoa duela salatu du. "Jaurlaritzak babesa ematen die Tubacex edo ITP bezalako enpresei, egoera koiuntural baten aurrean enplegua suntsitzeko. Eta enpresek, lan erreforma eskuetan, oso erraza eta oso merke suntsitu dezakete enplegua", adierazi du, eta egoera koiuntural batean egiturazko neurriak hartzen ari direla deitoratu du.

Euskal gehiengo sindikalak bat egin du martxoaren 8ko greba feministarekin

LAB, ELA, STEILAS, ESK, Hiru eta EHNE Bizkaiak Euskal Herriko Mugimendu Feministak gaur iragarri duen greba feministarekin bat egin dugu....

MARTXOAK 8: #feministokPrest iraultzarako!

LABen GOIZEKO MOBILIZAZIOAK Iruñea: Diputazioaren aurrean elkartuko gara eguerdiko 12:00etan. Bilbo: Emakumeek bizi duten prekarietatea irudikatzeko, DIA supermerkatu batera eramango dugu...

Sindikalgintza feministatik batuko gara Martxoaren 8ko mobilizazioetara

Gure indarrarekin eta sindikalgintza feministatik gu ere batzen gara borrokara! Martxoaren 8an, LABek bat egingo du Euskal Herriko Mugimendu Feministak...

Garbiñe Aranburu: “Guztia ez da Madrilen erabakitzen; baditugu eskuduntzak zaintza sistema...

Martxoaren 8aren etorrerarekin, Euskal Herriko kaleak hartu ditugu sektore feminizatuen duintasuna eta aitortza aldarrikatzeko. Ipar Euskal Herrian beste sindikatuekin batera mobilizatu gara; Hego Euskal Herrian, mugimendu feministarekin eta emakume* pentsiodunekin batera, besteak beste. LABek ere bere mobilizazio propioa egin du; Gasteizen, hain justu. Bertan, Europa Jauregian egindako emakumeen* batzarraren ostean, manifestazioa egin dugu Andra Mari Zuriaren plazaraino. Plazan bertan, EAJren egoitza aurrean, alderdi jeltzalea interpelatu du Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak, gobernu ardurak dituen neurrian: "Guztia ez da Madrilen erabakitzen. Baditugu eskuduntzak bestelako urrats batzuk emateko; baditugu eskuduntzak zerbitzu publikoak hobetzeko; baditugu eskuduntzak zaintza sistema publiko baten norabidean urratsak emateko eta zaintzak negozio izateari uzteko".

Zaintza sistema publiko komunitarioa aldarrikatu dugu, pribatizazio politiken eta negozioaren aurrean

Zaintzaren negozioaren inguruko txosten bat aurkeztu dugu, martxoaren 8rako deitutako mobilizazioen eta martxoaren 13an egingo dugun zaintza topaketaren atarian. "Gehiengo sozio-sindikaletik eta mugimendu feministatik zaintza sistema publiko komunitario baten beharra planteatzen ari gara. Zentzu honetan, orain konpromiso politiko eta instituzional argi bat falta da sistema horretan aurrera egiteko", adierazi du Garbiñe Aranburu idazkari nagusiak.