Ez dugu Nafarroako Kirol Kudeaketako aurreakordioa sinatuko, ez duelako erosteko ahalmena...
CCOO eta UGT sindikatuek atzo jakinarazi zuten Nafarroako Kirol Kudeaketarako hitzarmen kolektiboaren aurreakordioa sinatuko dutela. Sektore horrek 100 egun zeramatzan greban, hitzarmen duin baten alde. Baina iragarritako hitzarmenak ez du bermatuko sektoreko langileen erosteko ahalmenari eustea, hau da, pobretuko ditu. Eta ez da hitzarmen demokratiko bat izanen, CCOOk eta UGTk gutxiengoan sinatuko baitute, gehiengo sindikalari bizkarra emanez. Horregatik guztiagatik, LAB sindikatuak ez du berretsiko.
Orkoiengo kiroldegiko langileak borrokan, Udalak bere hitza bete dezan
Orkoiengo kiroldegiko langileen % 100ek bat egin zuten pasa den ostiraleko greba egunarekin, Udalari bere hitza bete dezala eta duela bi hilabete sinatu zuen akordioa aplika dezala eskatzeko.