2026-09-29
HomeIndustriaMetalgintzaCandy Hoover enpresako zuzendaritzak Bergaran duen fabrikaren itxiera iragarri du

Candy Hoover enpresako zuzendaritzak Bergaran duen fabrikaren itxiera iragarri du

Italian egoitza duen Candy Hoover Electrodomesticos enpresako zuzendaritzak Bergaran duen fabrikaren itxieraren berri eman zuen. Enpresa komiteak hau guztia deslokalizazio eta prekarizazio kasu bat dela salatu dute, gutxi batzuek beraien mozkinak handitzeko. 150 lanposturen galera ekarriko duen erabakia salatzeko egingo diren mobilizazioetan parteko hartzeko deia luzatu nahi du LABek.

Candy Hoover Enpresa Komitearen irakurketa
«Italian egoitza duen Candy Hoover Electrodomesticos SA ko zuzendaritzak, gaur goizean formalki adierazi du Bergaran duen fabrikaren itxiera. Honek esan nahi du 150 pertsonen kaleratzeak egin nahi dituela kaleratze kolektibo baten bidez, antolakuntza, ekonomia eta produktibitate arrazoiak argudiatuz. Hau guztia deslokalizazio eta prekarizazio kasu bat da gutxi batzuek beraien mozkinak handitzeko. Bergaran dagoen produkzioa Txinara pasa nahi da argudio nagusiak lan eskuaren kostua eta produktuaren bukaerako prezioak izanik

Mahai gainena jarri dituzten argudioak Txinako lan eskuaren prezioa Bergaran dagoena baiño merkekoa dela da. Komiteak Candy-k Bergaran produzitzen jarraitzea nahi du. Ez du axola enpresak erabakia hartura eta inongo jarraipen alternatibarik gabe etorri izana. Hau ez da 150 langileen arazoa bakarrik, Bergaran eta dagoeneko zigortuta dagoen baiara honetako arazo bat da.

Candy Hoovereko langileriak Bergarako enpleguaren alde borrokatu behar du, gure ustez Candy Hooverek bidegarritasuna eta etorkizuna du. Baina denok parte hartu behar dugu, administrazio publikoak, agente sozialak eta lagineria proiektu honen eta enpleguaren alde.

Hau horrela izanik, Bergarako eta bailarako biztanleria guztia animatzen dugu aurki egingo ditugun deialdietan parte hartzera.»
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABetik etxebizitzaren negozioaren aurkako mobilizazioak antolatu ditugu Hego Euskal Herriko hiriburuetan

Hainbat gatazka sindikal piztuta ditugu LABen, eta gatazka horietako maizterrekin batera antolatu ditugu mobilizazioak. Etxebizitzaren negozioak edonor mehatxatzen du, eta langileak pobretzeko eta prekarizatzeko arrazoi nagusietako bat bilakatu da. Hori horrela, eredua goitik behera eraldatu behar dela aldarrikatuko dugu, eta, horretarako, premiazkoa dela etxebizitzaren merkatuan eskua hartzea eta errentismoarekin amaitzea.

Aguraingo kale garbiketa zerbitzuan akordioa #LortuDugu!

Joan den astean, gure borroka publiko egin eta urrirako sei greba egun deitu zituzten Aguraingo kale garbiketa zerbitzuan lan egiten duten SEULA enpresako langileek, herriko jaiekin bat etorriz. Gaur, enpresak premiazko bilera batera deitu gaitu eta, azkenean, orain arte defendatu izan ditugun baldintzetan lortu dugu akordioa sinatzea.

Nafarroako ikuskizun eta ekitaldietako profesionalak grebara doaz berriz hitzarmen bat exijitzeko

LABek, Nafarroako ikuskizun eta ekitaldi sektorean %100aren ordezkaritza duenak, urriaren 10ean grebara deitu ditu sektoreko langileak, patronalari exijitzeko Nafarroako ikuskizun eta ekitaldietarako laguntza teknikorako...