2026-09-19
HomeLan Osasuna IdazkaritzaApirilak 28«Botere osoa Mutualitateei, koska bat estuago gure osasunaren kontra» lelopean irtengo da...

«Botere osoa Mutualitateei, koska bat estuago gure osasunaren kontra» lelopean irtengo da LAB Laneko Segurtasunaren eta Osasunaren Nazioarteko egunean

Mobilizazio ugari egingo dira gaur, Apirilak 28, hainbat eskualdeetan eta Hego Euskal Herriko hiriburu guztietan (Gasteizen 29an izango da). Halaber, Gizarte Segurantzaren Diruzaintzaren buloegoetan kontingentzi profesionalen kobertura aldaketaren eskaera erregistratuko du LABek. Horrela osasun zerbitzua Osasunbideak eta Osakidetzak betetzea eskatuko du; langile klasearen osasunaren defentsa eta arlo publiko defentsan ildo bat markatuko du sindikatuak, beste eredu baterako bidean lehen pausu bezala.

Ainhoa Etxaide idazkari nagusiak Donostiako mobilizazioan hartuko du parte. Eguerdiko 12.15etan Gizarte Segurantzaren Diruzaintza bulegoaren aurrera (Zurriola etorbidea 12) iritsiko da LABen giza katea.

Amaitzeko, Laneko Segurtasun eta Osasunaren Nazioarteko egunaren baitan, bada LABek deituko duen beste mobilizazio bat azpimarratzekoa: Durangoko Fumbarri enpresaren aurrean, hilarek 28an, 10.00etatik 11.30etara elkarretaratzea egingo da. Bertako langileen %10 silikosi gaitzak jota dago; marmol eta fundizio enpresetan zabaltzen den gaixotasuna da, silize hautsarekiko esposizioak eragiten duena. Enpresa honek prebentzio neurririk sekula ez du hartu, eta gaur, kaltetutako langileen kopurua gero eta handiagoa izanik ere, neurriak hartzeari uko egiten jarraitzen du. Hori da hain zuen ere bertan salatuko dena.
 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.

Ekialdebuseko lankide batek jasandako erasoa salatzen dugu

Ez da halako zerbait gertatzen den aldia, eta segurtasun arazoa salatu du Oarsoaldeko eta Bidasoaldeko autobus zerbitzuko LABek. Oraingoan E05 linean gertatu da, Errenteriako Beraungo anbulatorioaren parean.