2026-11-16
HomeIndustriaMetalgintzaBizkaiko Metalgintzako langileen borrokak aurrera darrai

Bizkaiko Metalgintzako langileen borrokak aurrera darrai

Bizkaiko Metalgintzako langileek asteko laugarren greba eguna egin dute, eta, aurreko egunetan bezala, jarraipen zabala izan dute bai grebak eta bai antolatutako mobilizazioek ere. Goizean goizetik irten dira langileak kalera, eta, besteak beste, Barakaldoko Errontegi zubia moztu dute. Eguerdian, manifestazio jendetsuak egin dituzte Sestaon eta Basaurin, beti ere lan hitzarmen duin baten aldarriarekin.


 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ikuskizun eta ekitaldien sektoreak beste bi greba egun iragarri ditu Hego Euskal Herrian, azaroaren 26an eta 27an

LABek, ikuskizun eta ekitaldien sektorean Nafarroan ordezkaritzaren %100 duen sindikatuak, EAEko beste sindikatuekin batera (Teknikariok, ESK, ELA CCOO, UGT eta CNT) bi greba egun berri deitu ditu negoziazioak desblokeatzea eta sektoreko lehen hitzarmen kolektiboa sinatzea eskatzeko. Deialdi bateratuak bi lurraldeetan partekatzen den aldarrikapen bati erantzuten dio: prekarizatutako sektore baten erregulaziorantz aurrera egitea.

Mobilizaziorako deia egin dugu, Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko hitzarmenaren negoziazioa blokeatuta dagoelako

Hamar hilabete baino gehiagoko negoziazioaren ostean, LAB, ELA eta ESK sindikatuok aurrerapausorik ez dagoela salatu dugu, eta abenduan bi elkarretaratze eta 2027an balizko grebak iragarri ditugu, Gizardatz patronalak aldarrikapenak aintzat hartzen ez baditu.

Arabako metala borrokan: negoziazioa orain!

LAB, ELA, CCOO, eta UGT sindikatuok, Arabako metalgintzako hitzarmenaren negoziazio batzordeko kideok, plataforma bateratu bat aurkeztu dugu SEAren aitzakia guztiak saihesteko eta, behingoz, sektoreko pertsonek behar duten eta merezi duten hitzarmena negoziatzera esertzeko. SEAk, ordea, entzungor egin die langileei eta ez du hartu nahi izan sindikatuek egindako plataforma bateratua