2026-02-02
HomeZerbitzu PribatuakArrantzaBizkaiko Kontserberetako langileen greba abenduaren 18an

Bizkaiko Kontserberetako langileen greba abenduaren 18an

LAB, ELA eta UGT sindikatuek deituta Bizkaiko kontserberetako langileek abenduak 18an greba egingo dute beraien egoera salatzeko eta Bizkaiko Kontserberetako hitzarmenaren alde. 18an hitzarmenaren ultraktibitatea defendatzeko lehenengo epaiketaren eguna izango da.

Langile hauek 2013ko uztailaren 7arte Bizkaiko arrain kontserba eta gazituen hitzarmenpean erregulatzen zituzten beraien lan baldintzak. Aldiz, data honetatik aurrera (negoziazio kolektiboaren erreforma medio), patronalak ( CEBEK eta NORPESCO) negoziazio mahaia alde batera utzi eta hitzarmen estataleko lan- baldintzak aplikatzen hasteko esan zien enpresei. Ondorioz, enpresa gehienak jada hitzarmen estataleko lan baldintza batzuk aplikatzen hasi dira, gutxinaka estatalera joz.

Bai 2003ko efikazia orokorreko hitzarmenak zein 2007ko efikazia mugatuko hitzarmenak ultraktibitatea dutela defendatzen dugu. Beraz, orain arte Bizkaian genituen lan-baldintzak aplikatzen jarraitzeaz gain, negoziazio mahaia ireki eta langileon lan-baldintzak kaxkartuko ez dituen Bizkaiko arrain kontserba eta gazituen hitzarmena exigitzien diogu patronalari.

Beharrezkoa dugu sektoreko langile guztientzat oinarri izango den hitzarmena eta aldi berean, ez dugu nahi Madriletik inposatutako lan-baldintzarik. Euskal herriko kalitatezko produktu hauek egiten jarraitzeko gure lan-baldintzak guk negoziatu nahi ditugu. Langileoi artisau lan honen errekonozimendua zor zaigu.

Guzti honegatik, abenduaren 18an Bizkaiko hitzarmenaren ultraktibitatea defendatzeko lehenengo epaiketaren egunean greba egitea erabaki dugu LAB, ELA eta UGT sindikatuek. Egun horretan goizean ELKARRETARATZEA egingo dugu hiru sindikatuok deituta Bilbon, epaiketa egiten den unean, sozial arloko epaitegien aurrean (Barroeta Aldamar 2), goizeko 11.15etan. Arratsaldean manifestazioa egingo dugu Bermeon, 18.00etan.

Hemendik aurrera borrokan jarraituko dugu, negoziazio mahaia ireki eta Bizkaiko kontserberetako hitzarmena barriztu arte.
  

LAB sarean
{module[111]}

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek Tubos Reunidoseko enplegu suntsiketa oro gaitzesten du eta enpresari zein erakundeei erantzukizunak eskatzen dizkie

LABek erabat gaitzesten du Tubos Reunidoseko zuzendaritzak Amurrioko eta Trapagarango lantegietan iragarritako EEEa. Ez dugu onartzen egoera koiuntural baten eta erabaki estrategiko okerren kostua langileei...

Euskaraz lan egiteko eta bizitzeko eskubidea bermatzeko exijitu du LABek administrazio publikoen aurrean

Hego Euskal Herriko administrazio publikoetan euskarak gaztelaniak dituen eskubide berberak izan ditzan aldarrikatu du LABek Bilboko, Donostiako eta Gasteizko administrazio publiko nagusien aurrean. Iruñean...

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...