2026-02-02
HomeEkintza SindikalaBigarren greba eguna Ilunion-en 49 kaleratze ekarriko dituen EEEaren aurrean

Bigarren greba eguna Ilunion-en 49 kaleratze ekarriko dituen EEEaren aurrean

Atzo egin zuten ONCE taldeko Enplegu Zentro Berezi honetako langileek lehen greba eguna, eta manifestazioa egin zuten ONCEren egoitzatik Eusko Jaurlaritzara. Gaur, bigarren greba egunean, Gurutzetako ospitalaren parean egin dute protesta. Urtarrilaren 11ra arte deitu dituzte greba egunak, enpresak EEE baten bidez 49 lankide kaleratu nahi dituelako. Ostegunean ere, urtarrilaren 7an, kontzentrazioa egingo dute Bilboko Union hotelaren aurrean (RodrĆ­guez Arias, 66), 08:30ean.

ENPRESA-BATZORDEAREN OHARRA (LAB, ELA, CCOO)

ONCE taldeko ILUNION Euskalduna Enplegu Zentro Bereziak 49 langile kaleratu nahi ditu Enplegu-Erregulazioko Espediente baten bidez. ONCE Taldea eta Ilunion egungo egoera iragankorraz baliatzen ari da aniztasun funtzionala duten 49 langile kaleratzeko.


Argudiatzen duen arrazoi nagusia Gurutzetako Ospitaleko uniformeen garbiketa kudeatzeko kontratua galdu izana da. Azken honek premiazko esleipena egin dio enpresa bati aldi baterako, berriro lizitatu arte. 2014an hasitako kontratuak, ILUNIONi esleitu zitzaionak, ez zen zerbitzuaren beraren kostuak estaltzen. Aipatu behar da aniztasun funtzionala duten langileen lan-baldintzak diruz laguntzen direla, Lanbide arteko Gutxieneko Soldataren %50 Lanbideren kontura da eta Gizarte Segurantzak %100ean ordaintzen ditu honengatiko kostuak. Gainera, 10 urte baino gehiagoz berritu gabe dagoen sektoreko hitzarmen bat aplikatzen zaie.

                                  
Era berean, Ilunion taldeak milioi askoko irabaziak lortu ditu azken urteotan. Non dago Ilunionen eta ONCE Taldearen erantzukizuna eta aniztasun funtzionala duten pertsonekiko konpromisoa?                         


Enpresa-batzordeak, beste behin ere, salatu du zerbitzu hori ematen duen kolektiboa azpikontratazio-sistema gaiztoak zapaltzen duela, enkante publiko batean bihurtuta dagoena. Enkante horretan, prezio baxuena sustatzen eta saritzen da, eta Ilunion – Euskalduna eta Osakidetza honetaz baliatzen dira. Alde batetik, zerbitzu bat enplegu-zentro berezi baten bidez azpikontratatzeak kostuak aurrezten dizkio Osakidetzari, eta enplegu-zentro berezi bat are azpikontrata merkeagoa bihurtzen du.                                            


Beste behin ere, enplegu-zentro berezi bateko aniztasun funtzionala duten langileak dira, edozein ikuspuntutatik erabat babesik gabe daudenak. Ilunion Enplegu Zentro Bereziko zuzendaritzak, Osakidetzak aniztasun funtzionala duten pertsonak merkea baino merkeagoa eta aldi-baterakoa den eskulan gisa  erabiltzen ditu eta Eusko Jaurlaritzak berak, enplegu-zentro berezien finantzatzaile partzialak ez du ezer egiten egoera honen aurrean, eta ez du betetzen aniztasun funtzionala duten pertsonen eskubideak arautu eta bermatzeko, eta lan-munduan integratzeko eta kalitatezko enplegua izateko duen eginkizuna.

Asanbladan bildutako langileek urtarrilaren 4tik 11ra arteko grebak deitzea eta hurrengo mobilizazioak egitea erabaki zuten.

• Urtarrilak 4, astelehena: mobilizazioa 10:00etan, ONCEren egoitzatik (Perez Galdos 11) – Eusko Jaurlaritza (Kale Nagusia, 85).Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā Ā 
• Asteartea 5: kontzentrazioa. Gurutzetako Ospitalea. 10:00-10:30.

• Osteguna 7: kontzentrazioa. Union Hotela (Rodriguez Arias, 66). 08,30-09,30.

• Ostirala 8: kontzentrazioa. Gurutzetako Ospitalean, 18etan.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EstaƱos Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako EstaƱos Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen ā€œezkutu sozialaā€ bertan behera utzi dutela salatzekoĀ 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...