2026-03-19
HomeIndustriaMetalgintzaBi greba egun GS-Hydro enpresak soldatak jaisteko duen asmoaren aurrean

Bi greba egun GS-Hydro enpresak soldatak jaisteko duen asmoaren aurrean

Abanto-Zierbenako El Campillo poligonoan dago kokatuta GS HYDRO S.A.U. enpresan eta 37 langile ditu Bizkaia, 230 Espainiako estatuan eta 1.000 baino gehiago mundo osoan. LABeko 5 ordezkari ditu egun.

Greba eta bihar, maiatzaren 30ean eta 31an, greba egiten ari dira zuzendaritzak kontsulten aldia hasi nahi duelako soldata %15 jaisteko. Kontzentrazioa egin dute BECen, makina-erramintaren azokaren atarian, 10:00etatik 12:00etara.

Zuzendaritzak soldata jaistea erabaki du, Estatuko gainontzeko langileen mailara, euren lan-baldintzak prekarizatu eta estatalizatuz.

LABetik gogoan hartu nahi dugu gaur, maiatzaren 30ean, mobilizazio konfederala egiten ari gara prekarizazio modu honen kontra.

Gogoratu behar dugu enpresak 2018 honetarako eskarien kartera zabala duela, eta bi ontzi ari dela eraikitzen ASTANDER edo BALENCIAGAn. Nabarmendu nahi dugu GS HYDRO S.A.U., INTERPUM GROUP S.p.A.ren barruan dagoela, 5 kontinenteetan presentzia duen multinazionala. Iaz, emaitza fiskal izugarriak izan zituen. 1.197 milioitako salmenteak izan zituen eta 247 milioitako irabaziak. Horrela, 65.000 euro murriztu nahi dituzte langileen nominetan, hau da, taldeko irabazien %0,026.

Arrazoi guzti hauengatik, langileek ahobatez erabaki dute patronalaren bidegabekeria honi aurre egitea, soldata- jaitsiera proposamena bertan behera uztea exijituz eta enpresa ituna negoziatzea ere, enpresaren irabaziekin bat etorriko litzatekeena.

Nahikoa da irabaziak dituzten enpresek are gehiago irabazi nahi zituen langileen kontura, eta Espainiako estatuko lan-baldintzak inposatzen ahalegintzea.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.