2026-08-26
HomeEkintza PolitikoaBarauladia euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde abenduaren 12tik 18ra

Barauladia euskal preso eta iheslari politikoen eskubideen alde abenduaren 12tik 18ra

Euskal presoen eskubideen alde baraualdia egingo dute Euskal Herriko eragile politiko, sindikal eta sozial ezberdinek abenduaren 12tik 18ra Donostiako Ibaetako Fakultatean. Abenduaren 12an sindikatuen txanda izango da, eta bertan LAB sindikatuko 5 kide izango dira eguerdiko 12etan hasita 24 orduz Presoak Euskal Herrira ekartzea, Parot doktrina bertan behera uztea, zigorraren hiru laurdenak beteak dituzten presoak askatzea, gaixotasun larriak dituztenak aske uztea eta espetxe politika "konponbide gakoetan" jartzea exijiteko. 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Arabako metaleko intersindikala deitu dugu

Negoziazioa erabateko blokeoan dagoenean, sektore osoaren indarra beharrezkoa da.

Zubietako erraustegiko langileak mobilizatu egin dira lan osasuna berma dadila eskatu eta beren lanari egokituriko ituna exijitzeko

Zubietako erraustegiko langileek mobilizazioa egin dute eguerdian lantokiaren aurrean, joan den astean gertaturikoa salatu eta lan osasuna bermatuta egon dadila exijitzeko. Bederatzi lagun artatu behar izan zituzten osasun langileek plantan sutea piztu ostean eta beharrezko neurriak hartu ez izanaren ondorioz.

Zubietako erraustegian izaniko sutearen ostean, lan osasuna bermatu dadin eskatzeko elkarretaratzea egingo dugu gaur

Sua piztu zenean, enpresak arrisku handiko egoera batean jarri zituen beharginak, eta horren ondorioz bederatzi pertsona artatu behar izan zituzten osasun zerbitzuek. Egoera onartezina salatzeko 13:00etan protesta egingo dugu.