2026-04-09
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaBaionan izandako heriotz istripua salatzen du LABek

Baionan izandako heriotz istripua salatzen du LABek

Martxoaren 13an, Baionako Marracq kolegioko lanetan zebilen 50 urteko langilea hil egin zen lan istripuan. Gruak zeraman parpina lanean zebilen aldamio gainera erori eta, sortu desorekaren ondorioz erori egin da itxura guzien arabera zendu langilea.

LAB sindikatutik, lehenik eta behin, hildako langilearen familia, lagun eta lankideei dolumina eta elkartasuna adierazi nahi diegu.

2013ean jada Euskal Herrian 15 langile hil dira lanean ari zirela. Istripuak istripu, langileok bizi ahal izateko egiten dugu lan eta ez lan egiten dugun bitartean hiltzeko. Lan istripuak ez dira biziko gertakari arruntak; langile bat hiltzea ez da lanaren berezko ezaugarri bat. Alabaina, gaur egun indarrean den lan ereduarekin horrela dela pentsatzera iritsi gintezke.

Lan istripuak, lan egiteko orduan ezartzen dizkiguten baldintzen emaitza dira orohar. Inposatuak zaizkigun lan erritmoak, estresa, seguritate baldintza txarrak eta prebentzio ahularen ondorioak dira gehienbat lan istripuak. Hau horrela izanik, kontseilu orokorrari, kasu honetan langile honen arduradun juridikoari, bere proiektuak aitzina eramateko hartzen dituen segurtasun neurri eta lan baldintzen berriskuspen bat egitea galdegiten diogu, atzo gertaturikoa berriz ere errepika ez dadin.

Marracqueko kolegioan gertatu istripuan, grua garraiatzen zuen langilea beraren bizian, istripu honek izango duen inpaktua salatu nahi dugu, berekiko elkartasuna adieraziz. Bera ere istripu honen biktima bat baita, gaur egungo lan ereduaren biktima azken finean.

Langileok, laneko eritasunekiko, eta lan istripuekiko tolerantzia zero aldarrikatu eta adierazi behar dugu. Arazo horiekin bukatzeko eredu aldaketa bultzatu behar dugu, gure osasun eta bizi eskubidea behin betikoz egiazko eskubide bilaka daitezen. 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

LABek eta ELAk greba dinamika abiatuko dute EAEko udal langileen sektorean

EUDELi eta EAJ, EH Bildu eta PSE-EE alderdi politikoei exijituko diete Udalhitzeko eta udaletako mahaietan lan baldintzak hobetzea hemen eta orain negoziatuz. Apirilaren 23an...

Zumaiako Estaños Matienako langileek greba egingo dute euren osasuna eta segurtasuna berma daitezen exijitzeko

Hainbat lan istripu izan dira enpresa horretan, eta iragan urtarrilaren 31n langile bat hil zen lanean. Hala ere, enpresak ez du berehalako neurririk hartu...

LABek politika publiko propioak exijitzen ditu, Nafarroako erregularizazioa enplegu arloko eskubideak gauzatzeko eta beste askotan aurrera egiteko abiapuntua izan dadin

Nafarroako Gobernuko presidenteak deituta, gaur bilera egin dute enpleguari eta migratzaileen erregularizazioari buruz hitz egiteko. LAB sindikatuak enpleguaren erregularizazioan eta kontrolean hobekuntza bat exijitzen...