2026-03-19
HomeIndustriaMetalgintzaAzpikontratazio eta segregazioaren kontra mobilizatuko gara Tecnichapan

Azpikontratazio eta segregazioaren kontra mobilizatuko gara Tecnichapan


104 langile dituen eta osagai metalikoak egiten dituen Igorreko Tecnichapa enpresako langileak mobilizazioak hasiko dituzte, enpresak eta Velatia-Ormazabal talde osoak hartutako erabakiak salatzeko. Erabaki hauek azpikontratazioan eta segregazioan oinarritutako enpresa eredura bideratuta daude. Astelehenetik hasita, 13:45etatik 14:00etara kontzentrazioa egingo dute egunero, Igorreko enpresa-atarian.

Alde batetik, talde berekoa den Ormazabal enpresak denbora darama soldadura atala Ormazabaletik Tecnichapara pasatzeko asmoarekin, erabaki honek 40 langileri eragingo diolarik. Gaur egun oraindik lekualdatze hori aurrera eraman ez den arren, enpresak ez du bere asmoa alboratu eta erabaki horren aitzakipean Ormazabaleko langileak Tecnichapari lagatzen ari da, irregulartasunean eroriz.

Gainera, aste honetan, Tecnichapako Zuzendaritzak enpresa Batzordeari jakinarazi dio, Zamudion enpresa berri bat sortu eta bertara Tecnichapako Dibertsifikazio saila eta honi lotutako 40 langile eramateko asmoa. Honi gehitu behar zaio enpresak egiten duen azpikontratazioaren erabilpen okerra, Lantegi Batuakeko langileekin adibidez. Pertsona ezgaituak lan munduan integratzearen aitzakipean, laneskua merketzea da bilatzen duena.

Lantegi Batuak enpresako langileek Tecnichapako langileek egiten duten lan bera burutzen dute margoketa, paneladora eta plegadora ataletan baina lan baldintza askoz okerragoekin. Ez da onargarria lan bera egiteagitik askoz gutxiago kobratzea.

Mugimendu hauen aurrean enpresak LABen eta langileen ezezkoa jaso du. Eta errentagarritasun ekonomiko handiagoa lortzeko helburuarekin prekaritatea eta gure lan baldintzen merketzea oinarri duen enpresa eredua inposatzen saiatzen bada, gure ezezkoa jasoko du berriz.

Ezin dugu ahaztu neurri hauek ez direla kasualitatearen ondorio. Neurri hauek segregazioan oinarritutako enpresa eredu batera bideratuta daude. Hau da, orain arte bi enpresatan (Ormazabal eta Tecnichapa) zentralizatzen zen negozio eta produkzioa sail eta enpresa ezberdinetan banatzea, horrela langileen kolektiboa banatu eta beraien jarduteko gaitasuna mugatzeko asmoz. Horregatik, zuzendaritzari jokatzeko modua aldatzeko exijitzen diogu.

LAB sindikatutik argi esan nahi dugu gu ez garela erabaki horren parte izango. Edozein aldaketa estrateegiko enpresarialek langile guztien lan baldintza eta lanpostuak bermatu behar ditu. Prekaritatearen aukera… ez azpikontratziorik, ezta segregazioarik ere! Zatitu nahi bagaituzte, batu egingo gara eta borrokan egingo dugu.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.