2026-08-13
HomeLan Osasuna IdazkaritzaPrekarietatea HiltzaileaAzken bi langileen heriotza salatzeko elkarretaratzeak Arcelor Mittaleko lan zentroetan

Azken bi langileen heriotza salatzeko elkarretaratzeak Arcelor Mittaleko lan zentroetan

Gehiengo Sindikalak deituta azken 2 aste hauetan Arcelor Mittaleko Sestaoko eta Zumarragako lantokietan gertatutako azpikontratatutako langileen bi heriotz istripuak salatzeko elkarretaratzeak deitu ditu. Gaur Sestaoko lan zentroan egingo da eta bihar gainontzekoetan, Olaberrian ezik, hemen asteazkenean izango da.

Sestaoko konzentrazioa arratsaldeko 16:30etatik 17:30etara izango da gaur, bihar eguerdiko 13:30etatik 14:30etara Bergara, Zumarraga, Lesaka, Legasa eta Etxebarrin eta asteazkenean Olaberrian eguerdiko 13:00etan.

"LAN ISTRIPUZ GEHIAGORIK EZ, AZPIKONTRATAZIOAK HILTZEN DU!" lelopean burutuko dira elkarretaratzeak.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Mugikortasun arriskuek eta prekaritateak lan koktel hilgarria osatzen dutela salatu dugu

LAB sindikatuak jakin duenez, Said El Hadi 42 urteko Funeseko bizilaguna hilaren 5ean hil zen Azkoienen, zirkulazio-istripu batean, eta, egiaz, in itinere lan-istripu baten...

Kaleratutako 13 lankideak berronartzea eskatu dute Konecta BTOko langileek

Lanuztea egin dute eta El Correo-ren Bilboko egoitzaren aurrean mobilizatu dira. Vocento da, Iberdrolarekin batera, Konecta BTOko bezero nagusia. Gaurkoa izan da langileek egin...

Osasunbideak ez ditu hizkuntzak baloratzen langile fakultatiboen deialdietan

Hizkuntzen balorazioa ezartzen duen araudi berriaren aplikazioari zor zaio. Azken hau euskararen dekretu gisa ezagutzen da. 2025ean horren inkoherentzia eta bidegabekeriak salatu genituen, eta...