2025-12-17

AZAROAK 28

En defensa del empleo y la negociación colectiva. Lan eredu berri baten alde

 
LAB sindikatuak bi mobilizazio egun deitu ditu datorren azaroaren 28 eta 30erako enplegu eta negoziazio kolektiboaren defentsan.

"Enplegu eta negoziazio kolektiboaren defentsan. Lan harreman eredu berri baten alde" lelopean, bi mobilizazioek langabeziaren salaketa egitea, enplegu duina sortuko duten neurriak aldarrikatzea eta alternatiba herri honen ezaugarri propioei erantzuten dien eredu berri batetik etorriko dela aldarrikatzea bilatzen dute.

LAB sindikatuak bertan parte hartzeko deialdia luzatu nahi dizu. 
 

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Zerbitzu publikoetan euskaraz lan egin eta bizi ahal izateko lege bermeak exijitu ditu LABek Gasteizen

Euskarafoboak diren alderdi eta sindikatuen aurrean, euskaraz lan egitea eta euskaraz artatua izatea eskubide gisa tinko defendatzeko ordua da. Horregatik, LABek gaztelerak dituen eskubide...

Iruñeko lorezaintzako lehen hitzarmenaren kontrako blokeoa salatu dute sindikatuek

LAB, UGT, CCOO, ELA eta Solidari sindikatuek, GORA LOREZAINAK batzarraren babesarekin —Iruñeko Udalak azpikontratatutako OHLA Ingesan, Eulen eta Tasubinsa enpresetako lorezaintzako langileek osatzen dute...

Langileon Donostia eraikitzera goaz!

Donostiar gehienon lan eta bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira eta eraiki hitza da azken aldian gure hirian hitzetik hortzera dabilena. Turismoan oinarritutako postalezko hiria da eraikitzen ari direna, hain zuzen ere, gutxi batzuen interesak hiritarron beharren gainetik jarrita.