2026-03-20
HomeGreba orokorraGreba OrokorraAtxiloketa berri bat patronalaren egoitzara pintura bota izanaren akusaziopean

Atxiloketa berri bat patronalaren egoitzara pintura bota izanaren akusaziopean

Atzoko Berta Garciaren atxiloketaren ostean, Greba Orokorrari lotutako bigarren atxiloketa eman da gaur Iruñean. Oskar Cayon, LABeko Eraikuntza eta Kimikako arduraduna, atxilotu dute, nafar Patronalaren egoitzara pintura botatzeko akusaziopean. Atxiloketa hauek salatu eta Patronalak nahiz espainiar Gobernuak inposatutako lan erreforma arbuiatzeko, LABek kontzentrazio zaratatsua deitu du gaur CEN patronalaren egoitzaren aurrean arratsaldeko 18:00etan.

  Detenida la delagada de LAB y presidenta del comité de JANGARRIA

AZKEN ALBISTEAK | ĂšLTIMAS NOTICIAS

Korrikan masiboki parte hartzera dei egiten die LABek euskal langileei

Hainbat kilometro erosi ditu LABek, eta bere kidegoa aktiboki ari da parte hartzen Korrikaren antolaketan, izan tokian tokiko batzordeetan zein lantegietan. Orain, errepidera salto egiteko garaia da. Horregatik, bihartik aurrera euskararen aldeko olatua indartzera dei egiten die LABek euskal langileei.

LABek burujabetza, ekonomiaren kontrol publikoa eta gutxieneko soldata propioa eskatzen ditu lan eta bizi baldintza duinak hemen ziurtatzeko

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialak (KES) ezohiko bilera egin du Irango gerrak Nafarroan izan duen eragina aztertzeko eta maila ekonomiko eta sozialean izan dituen ondorioak...

LGS propio baten aldeko jendartearen aldarriak gobernuak eta patronalak behartu behar ditu aurrera egitera, berehala ezar dadin

Grebaren arrakastak eta mobilizazio masiboek erakusten dute euskal jendarteak ez duela amore emango 1.500 euroen aldarrikapenean. LAB, ELA, Steilas, Etxalde eta Hiru, M17aren ondoren: “Gaur atzo baino indartsuagoak gara, ez gara geratuko helburua lortu arte”.