2026-03-17
HomeIndustriaMetalgintzaArcelor Mittaleko Olaberria eta Bergarako lantokietan lanuzteak egingo dituzte Zumarragoekiko elkartasunez

Arcelor Mittaleko Olaberria eta Bergarako lantokietan lanuzteak egingo dituzte Zumarragoekiko elkartasunez

Apirilaren 12an, 24 orduko greba egingo dute Arcelor Mittal Zumarragan. Egun berean, lankideekiko elkartasuna adieraziz Olaberriko eta Bergarako Arcelor Mittaleko langileek lanuzteak egingo dituzte.

Arcelor Mittal Olaberriako langileen atzoko asanbladak, Arcelor Mittal Zumarragako lankideekin elkartasunez apirilaren 12an 4 orduko geldialdia egitea erabaki zuen, 12:00etatik 16:00etara.

Era berean kotxe karabana egingo dute Zumarragako Arcelor Mittaleko enpresa-batzordeak egin duen elkarretaratzera (12:15ean Carrefourreko aparkalekutik).

Arcelor Mittal Bergarako langileek ere elkartasun-lanuztea egingo dute apirilaren 12an, 2 ordutakoa kasu honetan. Horrela erabaki zuten atzo egindako asanbladan.

Apirilaren 12an, 24 orduko greba egingo dute Arcelor Mittal Zumarragan. 13:00etatik 15:00etara kontzentrazioa egingo dute lantoki atarian, eta 18:00etatik 20:00etara, manifestazioa, Kalebarrenetik hasita.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Greba Orokorra jarraipen zabala izaten ari da lehen orduetan

Martxoaren 17ko greba orokorra hasi da Hego Euskal Herri osoan; jarduera ohiko astegun batekoa baino askoz baxuagoa da, eta trafikoaren dentsitatea jaitsi da. Lantoki askotan...

[IRITZIA]: Enpresari nagiei martxoaren 17an greba!

Jarraian irakur dezakezue Oihana Lopetegi LABeko Ekintza Sindikala eta Negoziazio Kolektiboko arduradunaren eta Pello Igeregi ELAko Negoziazio Kolektiboko arduradunaren iritzi-artikulua. Confebaskek eta CENek, Hego Euskal...