2026-02-01
HomeEkintza SindikalaANI akordioa entrepresen eraldaketa geldiezin baten ezaugarria duen kapitalismo mundializatu baten logikan...

ANI akordioa entrepresen eraldaketa geldiezin baten ezaugarria duen kapitalismo mundializatu baten logikan sartzen da

Gobernua, patronalak eta 3 sindikatuk sinatutako ANI akordioak ondorio larriak izanen ditu, kontratu, kanporatze eta langileen eskubideak bermatzeko Prud’hommes deitu auzitegian.Honen harira, LAB sindikatuko lau epaile prud’hommalak Jeronimo Prieto, Maider Etxoan, Maider Duhalde eta Heren Muruaga prentsaurreko bat eskaini zuten auzitegian beren irakurketa azaltzeko.

LABen IRAKURKETA

Badakigu CFDT, CGC, CFTCk sindikatek eta patronalak izenpeturiko akordioa momentu hauetan parlamentuan dela aztergai.

Nahiz eta hasiera batean « orekatua » izanen zen akordio bat bezala aurkeztua izan, ikusten dugu ez dela batere hola.
Alderantziz, entrepresen eraldaketa geldiezin baten ezaugarria duen kapitalismo mundializatu baten logikan sartzen da.
Badakigu langabezian den jende kopuru izugarri horrek patronalaren nahiak asetzeko oinarri bat bilakatu dela, entrepresa haundietan batez ere.

Akordio honen azterketa sakona egiten badugu, ohartzen gira oinarrizko lan eskubideak hunkitzen dituela, sinpleki erraiteko, lehen lan eskubide erreferentziak zirenak orain entrepresetara pasa nahi dira, entrepresa bakoitzak bere « norma juridiko autonomoa » izan dezan.

Oroitarazi behar da « normen hierarkia » jadanik Sarkozyren gobernamendu garaian erasotua izan zela, oraingoan berriz, gobernamendu sozialista batek erasotzen du.
Elementu hauei beste bat gehitzen ahal zaie, podere administratiboen mesedetan lan eskubidea « ez judiziala » bilakatzeko nahia hain zuzen.

Gaur egun oraindik, gobernamendu frantsesak ez du inongo erabakirik hartu « prud’hommes »eri dagokionez, dakigun gauza bakarra da gehienez 2015arte luzatuko dela, probokazio hutsa.
Guk « prud’hommes »eri dagokionez, gaur egun dugun modeloaren alde egiten dugu, hau da, lan erlazioetatik sorturiko arazo guziak « prud’hommes »etan tratatzea.

Honez gain, bi zirkunskripzio izaitearen aldekoak gira, bata Baionako kontseiluarentzat eta bestea Donapaulekoarentzat.
 

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Estaños Matiena enpresak langile baten heriotza eragin du, hainbat salaketa jasota bazituen ere

Ostiral arratsalde honetan laneko heriotz berri baten berri izan du LABek. Zumaiako Estaños Matiena enpresan. H.O.L. 32 urteko langileak pieza handi baten kolpea jaso...

Espainiako Gobernu Ordezkaritzaren aurrean mobilizatu da LAB, milaka herritar etxegabetze arriskuan jarrita Madrilen “ezkutu soziala” bertan behera utzi dutela salatzeko 

Langileon aldeko politikak, Madrilek inposatu beharrean, Euskal Herrian hartzearen beharra aldarrikatu du LABek Bilbon; hala nola, etxegabetzeak geldiarazteko neurriak, pentsio justu eta duinak bermatzea...

LABek adierazten du Udalen sektorerako Udalhitz hitzarmeneko negoziazio mahaia deitu gabe eta blokeatuta dagoela azaroaren 7az geroztik

Udalhitzen blokeoa gainditzeko otsailean hasiko den mobilizazio dinamika bati ekingo dio LABek Urte bat igaro da EUDELen zuzendaritzak sektoreko sindikatuoi dei egin zigunetik eta mahai...