2026-10-19
HomeEkintza SindikalaAltsasura iritsi da Ekimen Ibiltaria

Altsasura iritsi da Ekimen Ibiltaria

Altsasun geldiadia egin du gaur Ekimen Ibiltariak, "Lan duina, bizi duina" mezua Sakanan zabaltzeko helburuarekin. Hain zuzen ere, tailer bat egin dugu goizean Gure Etxean, lan munduko hainbat gairen inguruan. Sindikatuaren ekintza soziosindikal berrituaren nondik norakoen berri eman dugu, besteak beste. Arratsaldean, Sakanako egoera orokorra izango du hizpide.

Ekimen Ibiltaria Leitzatik iritsi da Altsasura, baita dinamika hau laguntzen duen furgoneta ere. Leitzan, atzo gauean, Kataluniarekin egin genuen bat, elkarretaratze baten bitartez.

Lizarrara egingo dugu jauzia bihar, urriak 19. Ekintza sindikaleko tailerrekin hasiko dugu eguna. Ondoren, elkarretaratze bat egingo dugu SAR QUAVITAE enpresaren aurrean. Amaitzeko, propaganda banatuko dugu azokan.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako langileei dei egiten diegu azaroaren 11n lantokiak hustu eta kaleak bete ditzaten

Larunbatean Iruñean 2.000 lagun baino gehiago mobilizatu ondotik, LABek CENi eta Nafarroako Gobernuari pobretzearen eta errentismoaren aurkako egiturazko neurriak eskatu dizkie, eta eskaera zehatza egin dio Nafarroako Gobernuari: Testa funts putreak bereganatutako etxeak desjabetu ditzala eta parke publikora igaro daitezela.

Euskal Herrian indarkeria matxistak eragindako azken heriotza salatzeko mobilizazioetan parte hartzera dei egiten dugu

Angelun, 19 urteko emakume batek bortxatu egin zutela salatu eta egun gutxira bere buruaz beste egin izana erabat lazgarria da eta, beste behin ere, erakusten du indarkeria matxistak hil egiten duela.

Lan-baldintzak hobetzearen alde, beste greba ziklo bati ekingo diote Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek urriaren 27tik abenduaren 23ra

Greba ziklo berri honek hiru urrats izango ditu. Lehena, urriaren 27ko 22:00etatik urriaren 29ko 22:00etara izango da. Bigarrena, azaroaren 23ko 22:00etan hasi eta azaroaren 25eko 22:00etara arte luzatuko da. Azkenik, hirugarrena, abenduaren 21eko 22:00etan hasiko da eta abenduaren 23ko 22:00etan bukatuko da.