2026-03-18
HomeZerbitzu PribatuakHegazkinakAlestiseko langileen mobilizazioa, zuzendaritzak lantegiaren defentsan eta lan-karga berriak lortzen erakutsitako inplikazio...

Alestiseko langileen mobilizazioa, zuzendaritzak lantegiaren defentsan eta lan-karga berriak lortzen erakutsitako inplikazio faltagatik

Gasteizko Alestis enpresak 140 langile ditu Arabako instalazioetan. Aibursen hornitzaile garrantzitsuenetakoa izanik, hegazkingintzako osagaiak eta muntaiak egiten ditu. Langileok adierazi nahi dugu Enpresa Taldea Andaluzian dituen beste enpresa batzuetara eramaten ari dela lan-karga eta honen aurrean, salaketa eta mobilizazioekin jarraitzen dugula. Hori dela eta, gaur bertan enpresak Miñanoko Parke Teknologikoan dituen instalazioen aurrean kontzentrazioa burutu dugu.

Programatuta dagoen berehalako azken lan-kargaren irteera ekainaren hasierarako dago aurreikusia. Sevillara bideratuko da hau, Aeropolis Alestisen instalazioetara. Egingo den lana A330 Tips programari dagokio, zuzenean 9 pertsonari lana ematen diona, eta beste horrenbesteri era osagarrian. Honetaz gain, Enpresa Komiteak salatu nahi du Gasteizko lantokiaren eraiste graduala, programa asko atera baitira bertatik, edota beste enpresa batzuetara azpi-kontratatu eta Gasteizen egiteari utzi. Gainera, hauek ez dira ordezkatu beste programa edo lan-kargekin (A400 M, FALCON, ENBRAER 145, Airbusen lur-hartze trenak, Winglet, interkostalak, A330 Tips, …)

Honenbestez, Enpresa-komiteak Gasteizko Alestiseko zuzendaritzaren inplikazio eza salatzen du, bai instalazio honen defentsan baita lan-karga berriak lortzeko orduan ere.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

00:02:32

105.000 lagun inguru Hego Euskal Herriko kaleetan, LGS propioaren alde

Martxoaren 17ko Greba Orokorraren arrakasta berretsi da mobilizazio masiboetan: Bilbo (45.000), Donostia (30.000), Gasteiz (15.000), Iruñea (10.000), Eibar (4.000) eta Tutera (600). Arratsaldeko mobilizazioak Eguerdiko mobilizazioak Goizeko...

Igor Arroyo: “Gaurko indar erakustaldiarekin, bi bideak berriz irekitzea lortu dugu”

Patronalak eta gobernuek gutxieneko soldata propioa erdiesteko bi bideak, negoziazio kolektiboarena eta politikoa, itxi badituzte ere, gaurko grebaren arrakastak biak irekitzea lortu duela azpimarratu...

Argazki galeria: arratsaldeko mobilizazioak

https://youtu.be/vogv6JjTm_g