2026-10-14
HomeEkintza SindikalaAinhoa Etxaide: "Negoziazio kolektiboa suntsitzea ez da irtenbidea"

Ainhoa Etxaide: “Negoziazio kolektiboa suntsitzea ez da irtenbidea”

LAB sindikatuak manifestazio zaratatsua egin zuen pasadan ostiralean Bilbon sektore eta enpresetako gure hitzarmenen defentsan. Krisia honetan inposatu zaizkigun erreformen aurkako lehen greba orokorraren bigarren urteurrenaren bezperan, LABek, ekainaren 29 eta martxoaren 29ko greba orokorretan esan bezala, Euskal Herrirako alternatiba badela aldarrikatu zuen. 

AINHOA ETXAIDE
{saudioplayer}http://biltegia.labsindikatua.org/audioak/13_06_28AinhoaEtxaide.mp3{/saudioplayer}

LABeko idazkari nagusiak, Ainhoa Etxaidek, alternatiba negoziazio kolektiborako euskal esparru bat osatzetik pasatzen dela adierazi zuen. Hitzarmenen bizi iraupenaren harira, Etxaidek, "hitzarmenei uko egiten ez dioten langileak dauden bitartean bizirik jarraituko dutela" azpimarratu zuen.

 

LAB SAREAN
{module[111]}

    

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enplegu Publikoko Zuzendaritzak bazter utzi du hitzarmenaren negoziazioa: 16 urte hitzarmenik gabe eta egutegirik ez

Gaur, urriak 13, Eusko Jaurlaritzako eta Organismo Autonomoetako langileen ordezkaritzaren eta Funtzio Publikoko Zuzendaritzaren arteko alorreko mahaia bildu da. LAB sindikatuan oso larritzat jotzen dugu Lan Harremanetako zuzendari berriak bertan azaldu duen jarrera.

Instalazioen narriadura larriaren eta segurtasun-bermerik ezaren ondorioz Arraizko TMB plantan beste istripu bat izan dela salatzen dugu

LABetik publikoki salatzen dugu Bilbon kokatutako Arraizko tratamendu mekaniko-biologikoko plantan (TMB) izandako gertakaria, enpresa kudeatzaileak ezkutatu egin nahi izan duena.

Greba Orokorraren erregistroa egin dugu gaur

Azaroaren 11ko greba orokorrak Euskal Herritik Euskal Herrirako deialdia izan behar duela sinetsita, gaur grebaren erregistroa egin dugun LAB, ELA, ESK, STEILAS ETXALDE, HIRU...