2024-04-26
HomeMaiatzaren Lehena 2017Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusiaren interbentzioa Maiatzaren Lehenean.

Ainhoa Etxaide, LABeko Idazkari Nagusiaren interbentzioa Maiatzaren Lehenean.



Langileok Euskal Estatua!
Burujabetza osoa aldaketa sozialerako

Trabajadores y trabajadoras vascas por el Estado Vasco
Soberanía plena para el cambio social

Ainhoa Etxaide Idazkari Nagusiaren interbentzioa, Sabin Etxea aurrean

Ez dugu ezer ospatzeko, guztia dugu irabazteko. Ernaiko kideak ongi baino hoeto laburbildu du langile belaunaldi berriek Maiatzaren Lehena nola ikusten eta bizitzezn duten.

Aurten betetzen dira 100 urte Errusiar iraultzatik, funtsezko erreferentzai estatu sozialista bat eraiki nahi dugun guztiontzat.

Denetarik gertatu da orduz geroztik. Guretzat erabakigarriena, klase borroka guztiari esker eskuratu genituen eskubideak lapurtu egin dizkigutela azken 8 urte hauetan. Ernai gaur osatzen dutenak dira, seguraski, eskubide laboral eta sozialik gabeko aurreneko belaunaldia lan legeria esistitzen denetik. Emakumeeentzat gordetzen zen hori orain arte.

Patronalarekin elkartu ginen guxeientako batean oso ongi laburbildu ziguten egoeraz egiten duten irakurketa. “Galdu duzue! Bukatu dira zuen garaiak, orain guri tokatzen zaigu”.

Egia da, kapitala nagusi den garaiak bizitzea tokatu zaigu, kapitalismoa hegemonikoa den momentua. Gure eskubideen kontrako estatu kolpea egin dutela salatu izan dugu, kapitalaren diktadura bat ezarri digutela. Hitz gogorrak, eta batzuentzat hitzak besterik ez. Baina ez da horrela, kapitalak aukera du bere erabakiak inposatzeko, boterea du bere interesak gailentzeko egiten ari dena hondamendia izan arren.

Baina kapitalismoak, baita bere fase hegemonikoan ere, badu ahulezia bat: gure etsipena behar duela alternatibarik gabeko sistema ba izateko. Kapitalismoaren benetako garaipena langileok borrokari uko egitea da, behingoz amore ematea. Zenbatetik eskatu diguten hori! Zenbatetan eskatu dizueten hori lantokietan! Eta hori ez lortu, ez Euskal Herrian. Mobilizatzen den jendea dagoen bitartean kapitalak arazo bat du: alternatiba bizirik dagoela. Gaur ez dugu ezer ospatzeko baina arrazoiak ditugu harro egoteko, argi esango diegu gurekin jai dutela!

Cuando se cumplen 100 años desde la Revolución soviética Ernai ha puesto voz a lo que piensa una gran mayoría de jóvenes. Que el Primero de Mayo no tenemos nada que celebrar. Es cierto, pero tenemos algo que nadie nos puede negar, en Euskal Herria la clase trabajadora no ha renunciado a luchar por nuestros intereses de clase.

No hemos firmado ninguna de la reformas que hicieron a favor del capital. No hemos aceptado negociar en las condiciones que nos han impuesto. No nos hemos sentado en ninguna mesa para legitimar políticas que condenan a la gente a molvivirir para que unos pocos ganen más dinero del que van a necesitar en su vida. 

No tenemos nada que celebrar pero hoy sí que es el día para reivindicarnos. Para reivindicar que la lucha de clases no es algo del pasado, que es una realidad en Euskal Herria: Carrefour de Oiartzun, residencias y limpieza en Orereta, polideportivos de Nafarroa, huelgas en irakaskuntza, servicio domiciliario en Bizkaia. Desde aquí un uferto abrazo a las mujeres de LAB que llevan años movilizándose ante la Diputación de Bizkaia para conseguir que en las residenciade Bizkaia el servicio esté por encima del negocio.

Euskal Herrian kale borroka bizirik da, eta klase borroka antolatzeko helburua dugun sindikatuak indartzen ari gara langileon artean. Europan salbuespena gara, kasu bakarra gara estatalak ez garen sindikatuak nagusi garena, eta bakarra elkarrizekta sozialetik kanpo dagoen sindikalismoa nagusi dena.

Arrazoi asko daude honen atzea. Nagusia, hemen langile klaseak herri proiektu bat eskutan borrokatu dugula. Ez gara mugatu lantokietara, ez gara konformatu soldatak borrokatzearekin. Eta beti ulertu dugu gure arazoak benetak konpontzeko bidea Euskal Herri berria eraikitzea dela. Gaur hori ekarri dugu lehen lerrora. Eta gaur hona ekarri nahi izan dugu, PNVren egoitza nagusira.

Maiatzaren Lehen hau berezia da erreferentzia historikoei dagokienez. Gaurko testuinguruak egiten du berezia. Batetik, estatus politikoaren eztabaida irekia dago, horrenbeste borrokatu duguna. Bestetik, PNVren iruzur berria dugu, hirugarrena. Lehena, duela 40 urtetakoa, nazio aitortzarik gabe, autogobernua Madrilen esku uzten zuena. Bigarrena, azken urteotako krisiarena, langileoi egin diguten iruzur nagusia. Herria babestu behar zen lekua sistema babestu dute, elite ekonomikoak babestu dituzte. Inposaketa jarri duete egoera eta etorkizun ekonomikoaz eztabaida demokratikoa egon behar zen lekuan. Eta orain hirugarrena, PPren gobernuarekin negozioa, erabakitzeko eskubide behingoz ziurtatzeko akordio politikoak egon behar diren lekuak.

Gurea herri proiektua da, euskal estatu bat eratzea. Orain da horretarako momentua. 

Queremos un estado, con soberanía para transformar la realidad. Un estado no es suficiente. Es cierto. Lo que demandamos es que sea la sociedad quien decida. Si la sociedad decide libremente no va a apostar por el capitalismo.

El año que viene se cumplen 40 años desde la reforma a la que dijimos que nos. Entonces apostamos por la rupetura y 40 años más tarde, el debate está abierto. Y razones para romper tenemos más que nunca. Hay que elegir la forma de romper, poner en marcha el proceso soberanista.

LABen bere konpromisoak jarri nahi ditugu mahai gainean. Lehenik eta behin, langile borroka indartuz aldaketa politikorako bidea indartu eta langile borrokaz, patronalak duen botereari mugak jarri. Sektore sozialak burujabetza prozesuaren erakarri. Karta Sozialak garrantzia dauka bide horretan. Hirugarrekin, aldaketa politiko eta sozialak lortzeko burujabetza prozesua jarri behar da erdin. 

Zentralitatea kendu behar zaio kapitalari, eta PNVri. Bazterrean eta bazterretik arituta ez dugu zentralak izatea lortuko. Bazterretan daudenek gurekin bat egitean eta bazterrean dagoena erdira ekartzen dugun egunean aldatuko da Euskal Herriko agenda politiko eta soziala, eta baita mapa instituzionala ere.

Aliantzei dagokienez, LAB eta ELAren artean osatzen ari garen bidea izango da garai berrirako ardatza.

Gora Maiatzaren Lehena!

Gora LAB!

Bilbon, 2017ko maiatzaren 1ean
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Enpresak Imegarreko grebalarien aurka erakutsitako jarrera onartezina salatu eta borrokaren zilegitasuna aldarrikatu dugu

Egun hauetan mobilizatzen aritu dira Imegarreko langileek, eta enpresari beren lankideak berriz onartzeko eta gatazka konpontzeko eskatu diote. Aldiz, enpresak, jarrera desafiatzailea eta mehatxagarria izan du. Behin baino gehiagotan, kontseiluko kideek aurre egin diete langileei, mehatxatu eta iraindu egin dituzte. Baina ez hori bakarrik; izan ere, salatu nahi dugu pikete batean parte hartzen zegoen LAB-eko kide bati salaketa jarri diotela, akusazio faltsupean. Horregatik, gaur, enpresak bere langileekiko eta langileei laguntzera joan diren pertsonekiko izan duen arduragabekeria publikoki salatu dugu.

Alex Aranzabalek egindako kudeaketa txarra salatu nahi dugu

Informazio-ohar honen bidez, azken hilabeteetan Aguirre y Aranzabal (AYA) enpresan eta Alex Aranzabal gerentearekin izandako gertakariak argitu nahi ditugu. Lehen pertsonan ikusi dugu nola igaro den denbora, eta nabarmenki gertatu da gainbehera kudeaketaren esparru guztietatik.

Bollera izatea, aske egiten gaituen erabakia. Askatasunez bizi nahi dugun erabakia. LANTOKIETAN ASKE!

Lesbiana izateagatik jazartuak eta zigortuak izatea oraindik orain gutako askok bizi dugun egoera da.