2026-11-21
HomeIdazkaritzakIdazkaritza FeministaAbortatzeko eskubidearen aldeko kontzentzazioak Osasungintzan

Abortatzeko eskubidearen aldeko kontzentzazioak Osasungintzan

ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK sindikatuek eta Abortatzetzeko Eskubidearen aldeko EHko Plataformak elkarretaratzeak egin dituzte Euskal Herriko Ospitale ezberdinetan Abortatzeko eskubidearen alde. Gogoratu behar da datorren igandean, hilak 28, Abortatzeko Eskubidearen Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta Plataformak bi deialdi luzatu dituela; bata Bilbon 12:00etan eta bestea Gasteizen 12:00etan ere.

Mobilizazioak Gasteizko Txagorritxun, Donostia Ospitalean, Bizkaiko Basurto, Gurutzeta eta Galdakaoko Ospitaletan egin dira.

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Teknikarien sektorean langile borrokaren bidez lortu dugu patronala mugiarazi eta negoziazioa ahalbidetzea

Ikuskizunen eta ekitaldien sektorean 26 eta 27rako aurreikusita zegoen greba bertan behera geratu da gaur; izan ere, behin eta berriro negoziazioak geldiarazten edo oztopatzen ahalegindu den patronala mahaian eser dadin eta teknikarien lan-baldintzei buruz negozia dezan lortu dute langileek beren mobilizazioekin eta presioarekin.

Gipuzkoako helduen egoitzen hitzarmena #LortuDugu

Administrazio publikoko langileekiko ekiparazioaren aldeko urratsak eman eta arrakala murrizten du aurreakordio honek, LABek negoziazio hasieratik mahaian defendatu izan duen bezala.

Lan-ikuskaritzak arrazoia eman digu, eta argi geratu da San Esteban egoitzako langileei eskubideak urratu zaizkiela

Txostenak frogatutzat jo du Getxoko lantokian ez dela errespetatu adinekoen egoitzetako hitzarmena.