2026-10-12
HomeEkintza PolitikoaEuskal HerriaAbenduaren 20an epaiketa politikoen kontrako «Herritarron martxa» Gasteizen

Abenduaren 20an epaiketa politikoen kontrako «Herritarron martxa» Gasteizen

Gasteizko Herri Harresiak eskubideen kontrako erasoen amaiera eskatzeko mobilizaziorako deia egin du abenduaren 20rako Gasteizen. «Herritarron martxa» bezala aurkeztu duten ekimenak Madrilen epaitzen ari diren 28 gazteen epaiketa salatu eta datozen beste epaiketa politikoekin amaitzea exijituko du, eta bertan herritarrak mobilizatzera deitu dituzte, giza eskubideen defentsan eta auzipetuei babesa adierazteko.

Gasteizko Herri Harresiaren oharra:
«Iragan irailaren 22an ekin zion Espainiako Auzitegi Nazionalak 28 gazte euskaldunen aurkako epaiketa politikoari. 2010ean atxilotu, haietako asko inkomunikazio aldian torturatu eta gehienak espetxeratu zituzten, salbuespenezko lege batzuetan oinarrituta, eta orain fiskalak sei urteko kartzela zigorra eskatu du bakoitzarentzat. Loiolako jendaurrekoan esan zuten bezala, hamaika modu daude desobeditzeko, eta horietako bat izan zen epaiketara aurkeztu ez eta basilika parean desobedientzia ekintza baketsua egin zuten auzipetuena; ez dugu ahaztu behar bost gazte horiek, tartean Igarki gasteiztarra, kartzelan hilabete inguru eman dutela. Tortura bidez lortutako aitorpenak oinarri bakar dituen auzi honek giza eskubide funtsezkoenak urratu ditu hasieratik: politika egiteko eskubidea eta iritzi askatasunerako eskubidea. Gogoan izan behar dugu akusazio beragatik epaitu zituzten 40 gazteak auzitegi berak absolbitu zituela duela zenbait hilabete; herritarren jardun politikoa epaitzen duen salbuespenezko auzitegiak hasieratik falta zuen zilegitasuna are gehiago galdu du egindako urrats ororekin. Angela Murillo buru den epaiketa abendura arte luzatuko da.

Gazteen kontrako aurreko epaiketan, Gasteizko Harresiak elkartasunetik konpromisorako pausoa emateko deia egin zuen, eta herritarrek borondate hori agertu zuten, besteak beste, giza kate jendetsu baten bidez. Orain, ordea, giza eskubideen defentsan eta auzipetuei babesa adierazi nahian, beste pauso bat emateko ordua iritsi dela uste dugu. Horregatik, herritarren konpromisoak batu nahi ditugu, epaiketa politikoak behin betiko gelditzeko.

Aurretik duguna ez baita makala. Beste testuinguru sozial eta politiko batean sortutako lege eta jardunbideak abiapuntu dituzten epaiketa asko egingo dituzte datozen hilabeteotan bai Espainiako Auzitegi Nazionalean bai Euskal Herriko epaitegietan, jardunbide horiek oinarri espetxean dauden herritar andana ahaztu gabe. Orain arte egin bezala, jendarteak hainbat erantzun modu izango ditu; desobedientzia izango dute batzuek ardatz, konfrontazioa, elkartasuna edo salaketa beste batzuek, baina guztiek izango dute norabide bera: salbuespen-legeen araberako epaiketekin bukatzea, giza eskubide guztien aitortza bermatuko duen garai berri bati ekiteko.

Konpromisoak batzeko modu bat izango da abenduaren 20an, 18:30etan Artiumetik abiatuta Gasteizko Harresiak egingo duen Herritarron Martxa. Herri gogoaren erakusgarri eta herritarron indar, guztion eskubideen kontrako erasoak bukatzeko bidean pauso garrantzitsu bat. Zure konpromisoa ezinbestekoa delako, batu bidera.

28ak ere LIBRE!»
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Nafarroako ikuskizunetako teknikari eta laguntzaileek greba arrakastatsutzat jo dute eta hitzarmen duina eskatzen dute

Nafarroako ikuskizun eta ekitaldietako teknikariek eta laguntzaileek larunbatean deitutako grebak jarraipen zabala izan du sektoreko langileen artean eta ondorioz hainbat kultur jarduera bertan behera geratu dira. Horien artean, Gayarre Antzokian aurreikusitako ikuskizuna, Baluarteko areto nagusian programatutako dantza emanaldia eta Civivox Pompelon eskainitako emanaldi bat daude. Gainera, Baluarteko hitzaldiak soinurik eta argirik gabe egin dira.

Gaur, urriak 12, ez daukagu ospatzeko ezer

LAB sindikatuak planto egin ohi die inposatutako jai egunei, Euskal Herriarentzat lan egutegi propio baten aldarria egiteaz gain. Hala, urriaren 12an, delako “Hispanitate Egunaren”...

Eskatzen dugu Avanza autobusetako gidariek zerbitzu bereziak egiteagatik dagokien ordaina jaso dezatela

Sindikatuari, noski, oso ondo iruditzen zaio garraio-zerbitzua hobetu nahi izatea eta herritarren eta bidaiarien joan-etorriak erraztea. Gidariak eurak dira zerbitzuak behar bezala funtzionatu dezan eta eta erabiltzaileen beharrei erantzun diezaien nahi duten lehenak. Hala ere, uste dute ez dela bidezkoa neurri berri bakoitza beti jende berberaren ahalegina baliatuz ezartzea.