2026-09-17
HomeEkintza SindikalaAbenduaren 19an ere sektore publikoko lantokiak hustu eta kaleak beteko ditugu

Abenduaren 19an ere sektore publikoko lantokiak hustu eta kaleak beteko ditugu

Urriaren 25erako LAB, ELA, CCOO, STEILAS, SATSE eta ESK sindikatuok bat egin, eta ÂŤzerbitzu publikoak indartzeko soldata eta enplegua hemen adostuÂť lelopean eta aldarrikapenak adostuta, milaka langile lan zentroak hustu eta hiru hiriburuetako kaleak bete genituen. Datorren asteartean, 19an, berriro egingo dugula adierazteko mobilizazioak egin ditugu gaur EAEko administrazio eta enpresa publikoetako lantokietan: haurreskolak, eskolak, institutuak, unibertsitatean, ospitaleak, osasun zentroak, udalak, aldundiak, Jaurlaritza, enpresa publikoak…

Arduradun instituzional eta politiko batzuk, lehendakaria buru, greba zapuzten eta egoeraren erantzukizuna gainetik kentzen saiatu ziren, eta halaxe jarraitzen dute. Urriaren 25eko grebaren arrakastak, eta sektore publikoan etengabe dauden mobilizazioek EAJ mugimenduak egitera eraman dute. Mugimenduetako bat Madrilen PSOErekin langileon baldintzez negoziatzera behartuta ikusi duela bere burua izan da, mugimendu eskasa, baina mugitu behar izan da. Honek argi uzten du grebek eta mobilizazioek borondate politikoak aldatzeko gai direla. Horregatik jarraitu behar dugu mobilizatzen, eta datorren 19an berriro lantokiak hustu eta kaleak beteko ditugu.

Greba berriro ere arrakastatsua izango da, alderdiak eta instituzioak astindu behar ditugulako langile publikoon beharrak kontuan har daitezen: erakundeen aurrekontuetan lehenik, bestela negoziazio mahaietan ez da egongo zer negoziatu, inposizioak izango dira. Eta hau da aldarrikatzen jarraitzen duguna:

  • Estatutik datozen mugak ez onartzea, ez inposiziorik, ez betorik
  • %10eko soldata igoera dagoeneko jasotzea, eta aurreko zorra berreskuratzea
  • Enplegua sortzea eta egonkortzea, eta behin-behinekotasuna %8tik behera jaistea
  • Publikoa indartzea, pribatizaziorik ez, publifikatzeko planak adostea
  • Lan kargak arindu eta langileon osasuna bermatzea
  • Politika feministak, berdintasun-plan erreal eta eraginkorrak adostea
  • Administrazioak eta langileak euskaraz aritzea, iruzurrik ez
  • Jardunaldiaren murrizketa, 32 orduko lan astearen norabidean

Berriro diogu, borrokatzeko garaia da, eta datorren asteartea 19an berriro egingo dugu sektore publiko osoan!

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Erandioko ‘Los Ochos’ eraikinetako bizilagunek eta LAB sindikatuak manifestazioa deitu dute irailaren 24an eta adierazi dute beren etxeak defendatzeko prest daudela

Alokairuan dauden 120 familia baino gehiago beren etxebizitzetatik kanporatuak izateko arriskuan daude Mosaic putre funtsak erosi dituenetik eta urte luzez haien bizitzak hantxe eraiki...

Euskararen desofizializazio prozesuan urratsak ematen jarraitzen dute auzitegiek

Sektore publikoan euskararen erabilera normalizatzeko dekretua baliogabetu izanak agerian uzten du euskara eta gaztelania maila berean jarriko dituen arkitektura juridikoaren beharra. LABetik Eusko Jaurlaritzari exijitzen diogu auzitegien mehatxuei aurre egin diezaiela eta euskalduntzearen beharrei erantzungo dien dekretu berria osatzeko prozesua has dezala.

Desgaitasunaren sektorea Administrazioarekin parekatzea eskatu dugu, zaintza-sistema publiko baterantz aurrera egiteko

LABetik proposamen formal bat helaraziko diogu mahaiari, bi urte baino gehiagoko geldialdi sektorialaren ondoren, eta ANADPen pribatizatutako langileen subrogazioa eskatzen dugu.