2026-11-06
HomeEkintza SindikalaUdaltzain batzuk Intxaurrondon jasotako formakuntza ikertzeko eta berriro halakorik ez dadin gertatu...

Udaltzain batzuk Intxaurrondon jasotako formakuntza ikertzeko eta berriro halakorik ez dadin gertatu eskatzen dugu

Gipuzkoako hainbat udaltzaingotako agenteek Intxaurrondoko kuartel nagusian, Gipuzkoako Guardia Zibilaren Komandantziaren egoitzan, egindako prestakuntza-ikastaro batean parte hartu izana salatzen dugu.

LABek bildutako informazioaren arabera, Andoaingo, Donostiako, Eibarko, Hondarribiko, Pasaiako eta Tolosako udaltzaingoetako agenteek irailean parte hartu zuten Intxaurrondon egindako arma erregelamenduari buruzko prestakuntza ikastaro batean.

Sindikatuak gertaera hauek ikertzeko eskatzen du, eta beharrezko neurriak hartzeko horrelakorik berriz gerta ez dadin.

LABek salatu nahi du, halaber, Euskal Herrian estatu mailako indar polizialek oraindik armen esku hartzean, zerga zaintzan, NANa egitean eta abar eskuduntzak mantentzea. Sindikatuaren iritziz, estatuko indar polizialek jada ez dute lekurik gurean. Garaia da Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak Euskal Herrian modu guztiz ilogikoan mantentzen dituzten eskumenekin amaitzeko, eta bertako erakundeek lan horiek hartzeko.

Bestalde, udaltzaingoarentzat eredu propio baten aldeko apustua berretsi nahi du LABek, Ertzaintzaren egungo eredutik ezberdina izango dena: eredu komunitarioa eta hurbilekoa, giza eskubideak errespetatuko dituena, euskalduna, prebentzioan oinarritua eta herritarren zerbitzura egongo dena.

Horretarako, EH Bilduk gobernatzen dituen udaletxe batzuk (Markina-Xemein, Lekeitio, Ondarroa, Azpeitia, Getaria, Zumaia…) bultzatzen ari diren eredu propioa lehen lerrora ekarri nahi du LABek. Eredu propio eta egokia garatzeko udaletxe horietan egiten den udaltzaingoaren kudeaketa integrala defendatzen du, eta horren aldeko apustua egiteko eskatzen du, EAJk inposatu nahi duen Arkauteko eredu zentralizatutik aldenduta.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Greba orokorraren egunean 70 herritan baino gehiagotan egingo ditugu manifestazioak arratsaldez

Goizez iragarritako manifestazioez gainera, arratsaldeko hitzorduen berri eman dugu gaur Bilbon eta Iruñean eginiko agerraldietan. Herrialdeetako hiriburuei dagokienez, mobilizazio guztiak 18:00etan abiatuko dira. Bilbon, Plaza Eliptikotik; Donostian, Bulebarretik; Gasteizen, Andre Maria Zuriaren plazatik, eta Iruñean, Baluartetik.

Santurtziko portuan larrialdi zerbitzuak eskura izatea hil ala biziko kontua da

Bilbo Portu instalazioetan lan-osasunaren arloan gertatu diren azken istripu larrien aurrean, hemen ordezkatuta gauden erakundeok, Bilboko Portu Agintaritzari zuzendutako salaketa publikoa egitea erabaki dugu, hura baita Portuko industria-esparru osoaren kudeaketaren, antolamenduaren eta segurtasun integralaren arduradun gorena.

Enplegu-Erregulazio Espedientea erretiratzeko eta Mallabiko lantegia ixteari alternatibak bilatzeko exijitu diogu Enerpac enpresari, lehengo Larzep

Enpresak 43 langile kaleratzeko asmoari eusten dio, baina ziurtatu du hirugarren baten proposamen serio bat baloratzeko prest egongo litzatekeela ziurtatu du. LABek Enplegu-Erregulazio Espedientea (EEE)...