2026-09-21
HomeEkintza SindikalaGreba egingo dute abuztuaren 14tik 16ra Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak...

Greba egingo dute abuztuaren 14tik 16ra Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek lan baldintzak hobetzearen alde

Abuztuaren 14ko 22:00etatik abuztuaren 16ko 22:00etara egingo dute greba Moevek Gipuzkoan dituen 16 gasolindegietako 150 langileek. Enpresa batzordea LABeko 5 ordezkarik eta ELAko 3k osatzen dute.

Langileek hainbat hilabete daramatzate enpresaren barne ituna negoziatzen eta enpresak langileen lan-baldintzak duintzeko behar adina aurrerapauso eman ez dituenez, lehenbiziko greba zikloari ekin zioten pasa den uztailaren 30tik abuztuaren 2ra. Greba ziklo horren jarraipena ia erabatekoa izan zen eta, honek indartu egiten ditu langileen aldarrikapenak enpresaren aurrean.

Abuztuaren 2an izandako langile-batzarrean, bi konpromiso hartu genituen enpresa batzordean ordezkaritza dugun sindikatuek. Batetik, enpresa bilera berri batera deitzea, benetako negoziazioa exijitzeko. Bestetik, enpresaren jarrerak berbera izaten jarraitzen baldin bazuen, hots, langileen lan-baldintzak duintzeko behar adina aurrerapauso ematen ez bazituen, bigarren greba zikloari ekingo ziotela.

Bi konpromisoak bete ditugu sindikatuok. Horrela, enpresarekin harremanetan jarri gara jada eta bilera berri bat zehazteko bidean gaude. Bestalde, formalki jakinarazi diogu enpresari abuztuaren 14an langileen bigarren greba zikloari ekingo diotela eta ordura arteko epea duela behar bezalako aurrerapausoak eman eta langileen beharrei erantzuten dien itun bat sinatzeko.

Datozen egunotan jakinaraziko dugu greba egunetako mobilizazio nagusiak non eta noiz egingo dituzten langileek.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Bilboko Udalaren eraikinetako garbitzaile azpikontratatuek beste greba ziklo bati ekin diote

Gaur goizean manifestazioa eta elkarretaratzea egin dituzte, eta datozen egunetarako ere hainbat hitzordu iragarri dituzte.

Sidenorren akordio markoaren negoziazioaren eratzea eten dadila eskatzen dugu, langileoi hitza emateko

Basauriko lan zentroan erreferenduma egitea eskatu dugu, marko horretan jarraitu beharko litzatekeen edo ez erabakitzeko.

Voestalpine Railway Systems JEZ-en langile baten diziplinazko kaleratzea salatzen dugu eta beldurra kudeaketa-tresna gisa erabiltzeaz ohartarazten dugu

Sindikatuaren ustez, erabakia justifikaziorik gabea eta neurriz kanpokoa da, eta ohartarazi du horrelako erabakiek presio giroa eta segurtasunik eza sortzen dutela langileen artean.