2026-11-04
HomeEkintza SindikalaGasteizko Mercedesen erreta gaude!

Gasteizko Mercedesen erreta gaude!

Mercedesek tenperatura altuekiko duen jarrera publikoki salatu nahi dugu, langileen osasuna arrisku larrian jartzen baitu.

Mercedes ez da behar beste neurri hartzen ari Gasteizko lantokian, pertsonentzat ingurumen baldintza egokiak ziurtatzeko. Egungo araudiak lantegiko lanpostu guztiak arin bezala hartzen ditu kontuan, horien guztien arteko desberdintasunik gabe, eta, ondorioz, egungo araudia langileen benetako egoeratik oso urrun geratzen da.

Mercedes Vitoriak ez du bero alertako egunetarako jarduera protokolorik bere katalogazioetako edozeinetarako (horia, laranja edo gorria). Batzordeak 2024an enpresarekin protokolo bat negoziatzeko proposamena egin zuen eta enpresak negoziatzeari uko egin zion. Mercedesek, gaur egun, tenperatura altuetarako protokolo bat negoziatzeari uko egiten jarraitzen du.

Egoera honen aurrean, azken asteotan ELA, LAB eta ESK sindikatuek hainbat salaketa aurkeztu dituzte, jarduera
gelditzeko eskaera bat barne. Hala ere, harrigarria bada ere, ikuskaritzak momentuz ez dio enpresari neurriak hartzeko eskatu.

Alerta laranja eta gorria izan diren asteetan, konortegabetzeak egon dira bero-kolpearen ondorioz, eta Osakidetzako anbulantzia bat etorri da kasu baten larritasunagatik, arriskuen prebentzioak estali egiten ditu egoera horiek, eta ez die LAPeko ordezkariei horien berri ematen.

Ez dago protokolo bateraturik lantegi osorako, eta sektore bakoitzak nahi duena aplikatzen du, langileriari bermerik eman gabe.

Gaurko prentsaurrekoan parte hartu dugun hiru sindikatuok (LAB, ELA eta ESK) exijitzen diogu enpresari berehala berrekin diezaiola batzordeak aurkeztutako aurreko protokoloaren negoziazioari.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Navarrabiomed – Miguel Servet Fundazioko plantillak bertan behera utzi ditu greba eta mobilizazioak, Osasun Departamentuak jakinarazitako aurrerapausoak direla-eta

Joan den ostegunetik, gure hitzarmen kolektiboaren aplikazioaren inguruan Osasun Departamentutik jakinarazi zizkiguten aurrerapausoak eta albisteak ezagutu ondoren, Navarrabiomed - Miguel Servet Fundazioko langileok erabaki dugu garatzen ari ginen greba eta mobilizazioak bertan behera uztea.

Udaltzain batzuk Intxaurrondon jasotako formakuntza ikertzeko eta berriro halakorik ez dadin gertatu eskatzen dugu

Gipuzkoako hainbat udaltzaingotako agenteek Intxaurrondoko kuartel nagusian, Gipuzkoako Guardia Zibilaren Komandantziaren egoitzan, egindako prestakuntza-ikastaro batean parte hartu izana salatzen dugu.

Etxebizitzarako eskubidea bermatu dadin, hiru eraldaketa eta sei ekintza lerro proposatu ditugu

Etxebizitza langileen eta herritarren beharren arabera antolatzeko, parke publikoa ardatz duen planifikazioa egin behar da; etxebizitza politiketan eman beharreko eraldaketak kapitalaren irabazi espekulatiboen bidez ordaindu behar dira; eta, jarduera espekulatiboak debekatuz, negoziorako erabiltzen diren etxebizitzak berreskuratu behar dira.