2026-11-09
HomeIndustriaMetalgintzaEz da urrats garrantzitsurik egon Bizkaiko Metalgintzako Mahaian

Ez da urrats garrantzitsurik egon Bizkaiko Metalgintzako Mahaian

LABetik argi eta garbi diogu, urte t’erdi baino gehiagoz negoziatzen egon eta gero, 10 greba egun eta hainbat mobilizazio eginik eta, beste bi greba egunen bezperan egonik, Patronalaren jarrera ez da ulergarria eta, are eta gutxiago, momentuak eskatzen duenaren neurrikoa.

Asteartean beste bilera bat egongo da, 32.na hain zuzen, eta sindikatuok bilera horretarako proposamen bat ekar dezala eskatu diogu Patronalari. Berdintasunean eta lan osasunean egondako gerturatzea beste eremuetara ere eraman beharra dago, subrogazio eskubidea, behin-behinekotasuna eta ABLE bidezko kontratuen kontrola edota atzera urratsak mahai gainetik kentzea.

Orain arte Patronalak izandako jarrera mantenduz gero, LABek argi daukagu grebak beharko ditugula eta greba horiek prestatzen gabiltza. Horregatik, Bizkaiko metaleko langileei esan nahi diegu, orain arte lortutako beraien borrokari esker izan dela eta biharkoa proposamen duin bat ez bada, borrokan jarraituko dugula.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Azaroaren 11ko greba orokorreko gutxieneko zerbitzuak inpugnatu ditugu EAEn

Gutxieneko zerbitzuak zehazten dituen agindua inpugnatu dugu, Mikel Torres lehendakariordearen eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak egindakoa. Izan ere, greba oinarrizko eskubidea da langileentzat, eta...

[IRITZIA]: Euskal langileria greba orokorrera

Igor Arroyo eta Garbiñe Aranbururen iritzi artikulua azaroaren 11ko Greba Orokorraren bezperetan. Azaro honetan euskal langileriari greba orokorrerako deia egin zaio Bidasoaren bi aldeetan: azaroaren...

Tolosako hiru ataritako bizilagunak antolatzen hasi dira Adania etxejabearen mehatxuen aurrean

1, 2 eta 3 zenbakietako etxebizitzak Euskal Herriko etxejaberik handiena denaren esku daude, eta maizterrak LABen antolatzen hasi dira. Astelehenean asanblada irekia egin zuten...