2026-10-04
HomeZerbitzu PublikoakEusko JaurlaritzaPatxi Bengoa LABeko delegatuaren aurkako epaiketa salatzeko elkarretaratzea

Patxi Bengoa LABeko delegatuaren aurkako epaiketa salatzeko elkarretaratzea

Javier Nogalesek, sindikalista ohia eta gobernu sozialistako agintariak,  delegatu eta lankide den Patxi Bengoaren aurka salaketa aurkeztu du epaitegietan injuriak egotzita. LAB sindikatuak elkarretaratzea egin du Bengoari elkartasuna adierazi eta bere aurkako kausa artxibatua izan dadin eskatzeko. 

Jaurlaritzak 2012rako, beste murrizketen artean borondatezko aurre-jubilazioetako primak kentzea erabaki zuen krisi ekonomikoaren aitzakipean. Erabaki honen aurrean eta Gobernu kide izateagatik zuen informazio pribilegiatua baliatuz, Hezkuntza sailburuaren Kabineteko Buru Javier Nogalesek aurre-jubilazioa eskatu zuen laguntza hori jaso ahal izateko. LAB sindikatuak mobilizazioak egin zituen Nogales-n jokaera salatzeko.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

EAJk maizterren aurka eta errentismoaren alde egin du, birbanaketa politikei uko eginez eta eskuin muturrari atera irekiz

Espainiako Kongresuan etxebizitzari buruzko bi lege dekretuen bozketan errentisten interesekin lerratu dira EAJ eta UPN, eta LABetik mobilizazioak areagotzeko deia egiten dugu.

Migranteen egoera prekarioa azaleratzen dute langabeziaren datuek

Joan den hilabeteko argazki sozioekonomikoaren zantzuak ikusten jarraitzen dugu, langabeziak gora egin baitu azken hilabetearekin alderatuta, aurreko urteetan beti jaitsi izan denean. Beraz, 3.238 langabetu gehiago daude Hego Euskal Herrian, eta Erregimen Orokorrari dagokionez, 1.103.547 afiliatu iraileko azken egunean.

Basquevolt salatzen dugu lan-diskriminazio arrazista, matxista, morofobiko eta islamofobikoagatik

Apirilean, bere laborategietako batean leherketa bat gertatu eta egun batzuetara, Basquevolt enpresak bi langile kaleratu eta zigortu zituen arbitrarioki. LAB sindikatuarentzat, ekintza hori funtsik...