Merkantzien garraioan jarduten duen Arabako enpresa honetan arratsaldez beste lanuzte bat egingo dute, hilabete honetan aurrera eramandako beste mobilizazioei jarraipena emateko. Izan ere, enpresak ez du jarrera aldatu, eta errepresio sindikalak bere horretan jarraitzen du.
LABen ordezkaritza ezarri zenean, lan-baldintzetan hobetu beharreko kontuak zein enpresaren funtzionamenduan ikusitako irregulartasunak konpontzeko bidea abiatu genuen. Primafrioko zuzendaritzak, ordea, horretarako prestutasunik ez erakusteaz gain, errepresio sindikalaren bidea hartu zuen, eta zenbait langile kaleratu dituzte.
Baina horrela jokatuta ez dute lortuko langileak eta beren ordezkaritza isilarazterik, eta horixe bera erakutsiko dute gaur arratsalderako deitutako lau orduko lanuztearekin.


