2026-09-04
HomeIrakaskuntzaHaur EskolakElorrioko haurreskolako haur eta hezitzaileentzat konpentsazioa eskatzen dugu

Elorrioko haurreskolako haur eta hezitzaileentzat konpentsazioa eskatzen dugu

Elorrioko Udaleko eraikinetako garbitzaileen greba dela eta, Haurreskolak Partzuergoak udalerri honetan ematen duen hezkuntza zerbitzua, bihartik aurrera Elgetako haurreskolan ematea erabaki du, irailaren 2ko ikuskaritzako txostenean jasotakoak ez duelako bermatzen haurrak higiene eta osasun baldintza egokietan egongo direnik.

Haurreskolak Partzuergoko langileen ordezkaritzaren gehiengoa duen LAB sindikatuak, haur eta haur hezitzaileen eskubideak bermatze aldera, egoera honek sortuko dituen kalteak konpentsatzeko eskatzen du:

• Haurreskolak Partzuergoari egoera hau mantentzen den bitartean, Elorrioko haurreskolan matrikulatuta dauden haurren hezkuntza zerbitzua doakoa izatea.
• Elorrioko hezitzaileei Elgetara desplazamendua ordaintzea.
• Eta Elorrioko Udalari, familiaren batek horrela eskatzen badu, doako garraio zerbitzua jar dezala. Egoera eta gatazka hau ahalik eta azkarren konpontzea espero du LABek.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Ikasturte berrian, zaharrak berri Nafarroako irakaskuntzan

2026/2027 ikasturte berriari ekin diogu eta Nafarroako hezkuntzako langileak gogotsu daude parean ditugun erronka guztiei aurre egiteko. Edonola ere, berriz ikus dezakegu Hezkuntza Departamentuak...

LABek Lizarraldean arreta traumatologikoa bermatzeko exijitzen du

LAB sindikatuak hilabeteak daramatza Lizarrako Osasun Barrutiko Traumatologia Zerbitzuaren egoera monitorizatzen. Bete gabeko guardia-aldiak daude, itxaron-zerrendak handitu dira, hainbat paziente Iruñera bideratu dira eta...

[IRITZIA]: Irakasgaiak Cardiffetik: burujabetza, klasea eta kultura

Jarraian irakur dezakezue Koldo Saenz LABeko Nazioarteko arduradunaren iritzi artikulua. LAB Cardiffen izan berri da, Eskoziako ordezkaritza batekin batera, Galesko UNDEBek antolatutako topaketa batean, azken...