2026-05-19
HomeNazioartea IdazkaritzaElkartasunaElkartasun sindikala, Asturiesko Corriente Sindical de Izquierdas CSI-rekin Xixon-go Vausten gertatzen ari...

Elkartasun sindikala, Asturiesko Corriente Sindical de Izquierdas CSI-rekin Xixon-go Vausten gertatzen ari denaren aurrean


Hainbat sindikatuk Asturiesko Corriente Sindical de Izquierdas CSI-ri gure elkartasun osoa helarazi nahi diogu, eta Vaustre enpresako CSIko sail sindikalak eta bere idazkari nagusi den Nacho Fusterrek pairatzen duten jazarpena salatu nahi dugu.

Berriki enpresak erregulazio espediente bat aurkeztuko zuela iragarri zuen, haien hitzetan lan eskari falta zegoelako. Egoera honen aurrean, CCOO, UGT eta USO sindikatuek, langileen eskubideak defendatu beharrean, CSI sindikatuari errua botatzeari ekin diote, egoera hau salatzeko sindikatu honek eginiko mobilizazioak egoeraren errudun bilakatu nahian.

Orain 3 aste Asturies-eko Justizia Auzitegi Gorenak emaniko epai baten arabera, CCOO, UGT eta USO-k CSI sindikatuaren sindikalgintza askatasuna urratu zuten Xixongo Vauste enpresan. Askatasun urraketa honen arrazoia ekintza sindikala egitea eragotzi izana zen.

CCOO, UGT eta USO-k beste behin CSI eta bere ekintza sindikal aldarrikatzailea erasotzea lotsagarria da, egindako mobilizazioak espediente erregulazioaren aplikazioaren errudun bilakatu nahian. Asuturies-eko Justizia Auzitegi Gorenaren epai honek Vauste enpresako hiru sindikatu hauen noraeza nabaria agerian utzi du, sindikatu hauek haien interes korporatiboan langileen eskubideen gainetik jartzen dituztela argi eta garbi erakutsiz.

Erregulazio espediente honek CSI sindikatuak arrazoia zuela agerian utzi du. Gogoratu behar da, enpresaren nahi hauek salatzeagatik CSIko kideen kontrako zigorrak, kereila kriminalak, informazioa eskubidea urratuz egondako suspentsioak eta abar luze bat erabili izan direla.

Horregatik guztiagatik testu hau sinatzen dugunok CSI-Vausteko kideei gure babes osoa adierazten diogu, eta ahal dugun neurrian eta CSI-k hobekien uste duen moduan haien borroka babesteko konpromisoa hartzen dugu.

Sinatzaileak: Confederación Intersindical Galega CIG-a, COS Països Catalans, CUT Aragón, CUT Galiza, ESK Euskal Herria, Frente Sindical Obrero de Canarias FSOC, Intersindical Canaria, Intersindical CSC de Catalunya, Intersindical Alternativa de Catalunya IAC, Intersindical Valenciana, LAB Euskal Herria, Sindicato Andalúz de Trabajadores y STEILAS Euskal Herria
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Arguedaseko erailketa matxista ozen salatzeko deia egiten dugu

"Gaurkoan, haserrea eta samina sakonak dira berriro ere Euskal Herrian. Arguedasen (Nafarroa) 44 urteko emakume baten erailketa matxista gogor salatu nahi dugu Euskal Herriko Emakumeon* Mundu Martxatik. Gure elkartasun eta berotasun osoa helarazi nahi diegu eraildako emakumearen senide, lagun eta hurbilekoei.

Hezkuntza komunitate osoak Carlos Gimeno Hezkuntza kontseilariaren dimisioa eskatu du

Nafarroako Hezkuntza sistema kinka larrian dago. Horrela da, besteen artean, hezkuntzako langileok ezin dugulako gehiago: lan karga gero eta handiagoa eta konplexuagoa da; baliabideak,...

LAB eta ELA-k salatzen dute Maderas de Llodioko langileek egoerari eusten diotela, enpresak akordioa blokeatzen duen bitartean, eta erakundeen inplikazioa eskatu du

Maderas de Llodio enpresan, LAB eta ELA sindikatuen izenean, publikoki salatu nahi dugu enpresan gertatzen ari den lan-gatazkaren egoera larria. Ia zortzi hilabeteko greba mugagabearen...