2026-07-15
HomeEkintza SindikalaEAEko Auzitegi Nagusiak gutxieneko soldata Confebaskekin adostu daitekeela berretsi du

EAEko Auzitegi Nagusiak gutxieneko soldata Confebaskekin adostu daitekeela berretsi du

EAEko Auzitegi Nagusiak prestazio sozialetan ere eragina izango lukeen gutxieneko soldata bat soilik legez arautu daitekeela ebatzi du, baina soldatengan bakarrik eragina izango lukeen gutxieneko soldata negoziatu daitekeela esanez.

Auzitegi Nagusiak sindikatuek eskatu ez duten zerbaiten arabera epaitu du (ez baitute prestazio sozialak patronalarekin negoziatzea eskatu), eta horregatik sindikatuek errekurtsoa jarriko dute epaiaren aurka eta, greba orokorraz gain, patronala negoziatzen behartzeko ekimen politiko berriak jarriko dituzte martxan.

EAEko Auzitegi Nagusiak Confebasken aurkako ELAren eta LABen demanda ezetsi du. Auzitegi Nagusiaren argudio garrantzitsuena izan da sindikatuek eta patronalak ezin dutela prestazio sozialen zenbatekoan eragina izango duen gutxieneko soldata negoziatu. Sindikatuek ez diote patronalari hori sekula eskatu, baina auzitegiak sakoneko asmoa hori zela adierazi du eta horregatik Confebaskek ez duela negoziatzeko obligaziorik. ELAk eta LABek materia zehatzeko akordio bat defendatu izan dute langile guztiei gutxieneko soldata ezartzeko formula gisa, soilik lan harremanei eraginez.

ELAk eta LABek hasieratik argi izan dute patronalarekin soilik soldaten negoziaketa bat egin daitekeela, eta horregatik ireki dute modu paraleloan gutxieneko soldata arautzeko eskuduntzaren aldeko kanpaina Legebiltzarrean eta horregatik landu dute herri ekimen legegilea. Hori esanik, ELAk eta LABek positiboki baloratzen dute Auzitegi Nagusiak soilik soldatei begirako akordio bat posible dela adierazi izana.

Auzitegi Nagusiaren epaia irakurri ondoren, ELAk eta LABek epaiari errekurtsoa jarriko diote, sindikatuek ez diotelako sekula eskatu patronalari prestazio sozialak lanbidearteko akordio bidez negoziatzea. Eta, bestetik, patronalak negoziatu dezan greba orokorra are gehiago lantzen jarraituko dute, epaiak argi adierazi baitu patronalarekin langile guztientzako gutxieneko soldata adostu daitekeela, eta patronalaren aurrean ekimen berriak jarriko dituzte martxan lanbidearteko akordio baten aldeko negoziazioa behingoz abiatu dadin.

Auzitegi Nagusiaren epaiak argi adierazten du gutxieneko soldata Euskal Herrian adostu daitekeela eta horretarako borondate patronala eta politikoa behar dela soilik. Gutxieneko soldata kohesio sozialaren aldeko eta lan-pobreziaren aurkako oinarrizko tresna da mundu guztian, eta orain arte patronalak zein Legebiltzarrak uko egin diote negoziaketa martxan jartzeari. Legebiltzarraren eta patronalaren aurkako betoari greba orokorraren bidez erantzutea ezinbestekoa izango da. Esandakoarengatik, ELAk eta LABek dei egiten diete langile guztiei martxoaren 17an lantokiak hustu eta kaleak bete ditzaten.

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Arabako esku-hartze sozialeko sindikatuok negoziazioa desblokeatzeko aurkezturiko proposamena aurkeztu dugu, aldarrikapenei erantzun gabe segitzen duen patronalaren aurrean

ilabete eta erdi baino gehiago patronalaren aldetik inolako proposamenik gabe egon ondoren, atzoko mahaian AISAk uztailaren 29rako proposamen bat aurkezteko konpromisoa hartu zuen, eta, bertan, sektorearen aldarrikapen ugariri behingoz erantzutea espero dugu.

Patronala Gipuzkoako gasolindegien hitzarmenaren negoziazioa blokeatzen ari da

LAB, ELA eta UGT sindikatuok, ordezkaritzaren % 70,27 dugunok, elkarretaratzea egin dugu gaur Donostian, AEGA patronalaren jarrera salatzeko asmoz; izan ere, sektorean dauden benetako arazoei ez die erreparatzen patronal horrek. Hitzarmenaren negoziazioa hasi zenetik urte eta erdi baino gehiago igaro ondoren, AEGAk negoziazioa blokeatu du, eta Gipuzkoako gasolindegietan lan egiten duten pertsonen lan-baldintzak duintzeko akordio bat lortzea eragozten ari da.

Langileen osasuna bermatu dadila eskatzeko mobilizatzen ari dira Siban enpresaren lantegietan

Abanto Zierbenan kokaturiko Siban Peosa eta Siban Innobelting enpresetako langileek greba partziala egiten ari dira gaur, uztailak 15, 12:00etatik 16:00etara arte, hilaren 1ean Siban Innobelting lantegian izandako lan-istripua salatzeko.