2026-06-17
HomeIndustriaMetalgintzaEhundaka langile mobilizatu dira Bizkaiako Metalaren Hitzarmenaren alde

Ehundaka langile mobilizatu dira Bizkaiako Metalaren Hitzarmenaren alde

Martxoaren azken aste honetan, LAB sindikatuak bultzatuta mobilizazio desberdinak burutu dira Durangaldeko Metaleko sektoreko hainbat enpresetan, Bizkaiko Metalaren Hitzarmen duin baten eskean. LABetik argi daukagu, egoera aldatu ezean, hurrengo pausua sektore guztirako geldialdi edo eta greba deialdiak luzatu behar direla. Errespetua ez da negoziatzen, Eskubideak ez dizkigute oparituko, borraka da bide bakarra.

Bizkaiko Metalaren Hitzarmenak, urteak daramatza berritu gabe, eta duela urte bat sektorean zabaldutako negoziazio mahaiak fruiturik ematen ez zuenez, ekainean, LABek mahaitik altxatzea erabaki zuen (UGT-k ere berriki beste horrenbeste egin du), “arazoa” kalera eta enpresetara eraman asmoz. Bizkaian 47.000 langileri eragiten dion sektoreko hitzarmen bati buruz ari gara.

Gaia enpresetara eramateko xede horretan, hilabetetan negozioei buruz izan dugun informazio ildoari jarraiki, LABek mozio bat aurkeztu du enpresa desberdinetan, Langileen batzorde eta ordezkari sindikal desberdinen artean eztabaidatu eta onartu zedin. Mozio horietan, Bizkaiko Metalaren Hitzarmena izatearen garrantzia nabarmentzen zen eta enpresa bakoitzeko zuzendaritzari eskatzen zitzaion, Bizkaiko Metaleko Federazioarekin kontaktuan jar zitezen, sektoreko hitzarmeneko negoziazioan jarrera aldatu eta benetako negoziazio bat galdatzeko, sektoreko desberdintasunekin bukatu asmoz.

Durangaldean hainbat enpresa komite eta beste sindikatu batzuetako ordezkari sindikalak batu dira, Bizkaiko Metalaren Hitzarmenaren alde, martxoak 26, 28 eta 29an enpresa edo eta poligono desberdinen burutu ditugun mobilizazioetara. 15 kontzentraziotan, ehundaka langile izan dira mobilizatu direnak.

 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Lanuztea Bizkaiko Foru Aldundian: 600 pertsona baino gehiago mobilizatu gara akordio eta hitzarmen berri baten alde eta telelanaren alde

Gaur, ekainak 17, Bizkaiko Foru Aldundiko langileek bi orduko lanuztea egin dute Langileen Batzordeak eta Enpresa Batzordeak deituta, ELA, LAB, UGT eta CCOO sindikatuen babesarekin.

Mobilizazioak egin ditugu elikagaien merkataritzako tokiko hitzarmenak defendatzeko

Patronalak eta banaketa kate handiek bultzatutako ekimenak Hego Euskal Herriko elikagaien merkataritzan adostutako lan baldintzak mehatxatzen dituela salatu dugu. Gaur mobilizazioak egin ditugu Hego Euskal...

Hezkuntza komunitateak Gimeno kontseilariaren kargugabetzeari emandako babes masiboa erregistratu dugu

Hezkuntza komunitatea osatzen duten ia 1.900 lagunen sinadurak aurkeztu ditugu LABetik, eta Chivitek fitxarik mugitzen ez badu, irailean mobilizazioei berriz ekingo diegula iragarri dugu.