2026-11-10
HomeZerbitzu PublikoakUdal eta Foru AdministrazioaTabakalerako langileek hitzarmena sinatu dute

Tabakalerako langileek hitzarmena sinatu dute

2015eko uztailetik Tabakalerako langileak hitzarmena berritu gabe egon dira, hasiera batean bi aldeek Tabakalera eraikin berriko beharrak zeintzuk ziren jakin arte itxoin bagenuen ere, bi urte luze pasa ditugu negoziaketetan zuzendaritzarekin, prozesu honetan zuzendaritza aldaketa ezberdinek lagundu ez dutelarik. Azkenean, eta LAB Sindikatuko delegatu zein langileek egindako lan txukunari esker, diru publikoarekin mantentzen den enpresa publikoa izanik, hasiera batean bulego eta langeletako hitzarmeneko baldintzak izatetik sektore publikoko beste langileen baldintzetara gerturatzeko bidean beste pausu garrantzitsu bat ematea lortu da.

Hobekuntza ezberdinak izan dira, horien artean garrantzitsuenak:

– 2018an 1.700 orduko lanaldia izatetik, urtero lan orduak jaitsiz, 2022an 1.625ordu izatera pasako dira.

– Amatasun zein aitatasunagatik legeak markatzen duena baina bi aste gehiago.

– Erabilera askerako 2 egun ordainduak.

– Hitzarmena sinatzearekin batezbesteko %12ko soldata igoera, soldata baxuena 27.000 €tan geratzen delarik, gehi 2019an KPI, 2020an KPI + 2, 2021ean KPI + 1 eta 2022an KPI + 1.
 

 

 

AZKEN ALBISTEAK | ÚLTIMAS NOTICIAS

Azaroaren 11ko greba orokorreko gutxieneko zerbitzuak inpugnatu ditugu EAEn

Gutxieneko zerbitzuak zehazten dituen agindua inpugnatu dugu, Mikel Torres lehendakariordearen eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak egindakoa. Izan ere, greba oinarrizko eskubidea da langileentzat, eta...

[IRITZIA]: Euskal langileria greba orokorrera

Igor Arroyo eta Garbiñe Aranbururen iritzi artikulua azaroaren 11ko Greba Orokorraren bezperetan. Azaro honetan euskal langileriari greba orokorrerako deia egin zaio Bidasoaren bi aldeetan: azaroaren...

Tolosako hiru ataritako bizilagunak antolatzen hasi dira Adania etxejabearen mehatxuen aurrean

1, 2 eta 3 zenbakietako etxebizitzak Euskal Herriko etxejaberik handiena denaren esku daude, eta maizterrak LABen antolatzen hasi dira. Astelehenean asanblada irekia egin zuten...